Eduki publikatzailea
Atzealdea

Alkizako Udalak UEMAN sartzea erabaki du

Alkizako Udalak urriaren 29an egindako osoko bilkuran UEMAN sartzea erabaki du besteak beste.

2019·10·30


UEMAn sartzea erabaki du Alkizako udalak

 

Alkizako udalak, urriaren 29an osoko bilkura egin du. Hainbat erabakiren artean hiru dira azpimagarriak.

Batetik, udal batzak UEMAko kide izateko prozedurari hasiera ematea erabaki du. Inaki Irazabalbeitia alkateak adierazi du: ‘Alkiza arnasgune izanik ere, ez dago euskararen normalizazioak dituen desafioetatik libre. UEMAko kide izateak desafio horiei aurre egiteko baliabideak eskainiko dizkigu bai udalari berari dagozkion zereginetan baita gizartean eragiteko unean ere.’

Bigarrenik, Oilategitik herri-aldizkariari urteroko diru-laguntza ematea onartu da, alegia,  2.803 €-ko ekarpena egitea erabaki da. 

Azkenik, osoko bilkurak Goiener eta Nafarkoop energia-kooperatiben kide egitea onartu du. Ina Soriak ingurumen-arazoen ardura duen zinegotziak azaldu duenez, ‘Udalaren helburu nagusien artean Alkizaren aztarna ekologikoa gutxiagotzea da eta horretarako trantsizio energetikoari ekitea ezinbestekoa da. Goiener eta Nafarkop helburu hori lortzeko bidaide egokiak direla uste dugu.’