Eduki publikatzailea
Atzealdea

ALKIZARREK KANTUZ ETA DANTZAZ AURRE EGITEN DIOTE ETXEALDIARI

Kanta ezagunen bertsio umoretsuak egin dituzte egunotan alkizarrek.

2020·04·20


 

Bizi dugun osasun-krisiak dakarren guztia ezta txarra. Alkizako herritarrek esate baterako, auzolanean hainbat ikus-entzunezko sortu dituzte egunotan. Umore onez eta sormenez zenbait kanta ezagunen bertsioak egin dituzte.

 Alkizarren artean ez ezik, sare sozialetan ere arrakasta izaten ari dira bideo horiek; jarraitzaileak hurrengoa noiz argitaratuko zain dira! Horretarako, baina, maiatzera arte itxaron beharko dugu.

Unai Sorarrain bideogile alkizarrak eta Esne Beltzako taldekide den Pinik martxan jarri zuten ekimena. “Argitzeraino” kantaren bertsioa etorri zen lehenik eta herriko txikitxoek egindako “Musuak” ondoren. "Sueños de Color" eta  Izaroren 'La felicidad' kantuarekin bideoa izan dira azkenak. 

Unai Sorarrainek behin baina gehiagotan erakutsi digu bideogile aparta dela eta ez dagoela etxean ezer egin gabe egoteko, irudimena beti baitu martxan. Sorarrainek aurreratu digunez, hurrengo ikus-entzunezkoa prestatzen hasiak dira alkizarrak. Ikusteko irrikaz gaude, aupa zuek! Aupa Alkiza eta alkizarrak!

 

ARGITZERAINO


https://www.youtube.com/watch?v=0fqU8CQuQ8A
 

MUSUA

https://www.youtube.com/watch?v=BjNomqJTh-o

 

SUEÑOS DE COLOR

https://www.youtube.com/watch?v=mN0D4x-RsuE

LA FELICIDAD

https://www.youtube.com/watch?v=AifYgI_G0Ys