Eduki publikatzailea
Atzealdea

AMAIA ELIZAGOIEN IPUIN KONTALARIAREN BISITA IZANGO DUGU ALKIZAN

Amaia Elizagoien, "Ameli ipuinen jostune" Alkizara etorriko da urriaren 2an. Lau urtetik gorako haurrentzat saioa eskainiko du elizan, arratsaldeko 17:00etan.

2020·09·22


 

COVID 19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz liburutegiko funtzionamendua ez da ohikoa. Liburuen mailegu zerbitzua martxan dago, baina herriko haurrek ez dute bertan egoteko aukerarik. Liburutegia algaraz, kolorez eta ametsez beterik egon ohi da. Egoerak onera egiten ez duen bitartean, baina, argazkia oso bestelakoa izango da. 

Irakurtzea eta ipuinak entzutea gauza ederra da! Ipuinek ametsen, magiaren eta ilusioaren mundura garamatzate. Horregatik, Alkizako haurrek amets egiten jarrai dezaten, Alkizako Udal Liburutegiak ipuin kontaketa saioa antolatu du. Hala, urriaren 2an Ameli ipuin kontalariaren bisita izango dugu. 

Herriz herri eta auzoz auzo, ipuinak ametsez josten aritzen den neska gaztea da Ameli. Hezkidetza, parekidetasuna, laguntasuna eta halako baloreak dira bere kontakizunen oinarria. Ipuinen mundu magikoa sortu, eta zerkuko izar artean kulunkatuz, bertan murgildu nahi du entzulea. Abentura honetan. Gustokoen dituen baliabideekin arituko da: bertsoak, kantuak, interpretazioa eta garrantzitsuena… bizipoza!

Bada, ez ahaztu urriaren 2an ipuinak entzunez amets egiteko aukera aparta izango dugula Alkizan bertan. Saioa Alkizako elizan eskainiko du arratsaldeko 17:00etatik aurrera.