Eduki publikatzailea
Atzealdea

Atariarekin hitzarmena onartu du Alkizako Udalak

15.000 euroko diru-laguntza emango dio aurten Alkizako Udalak Atariari.

2020·03·02


Otsaileko osoko bilkuran Alkizako udalak Atariarekin duen hitzarmena beste urte betez luzatzea erabaki du. Horren ondorioz 1.500 €-ko diru-laguntza luzatuko dio udalak 2020an. ‘Euskarazko komunikabide-sistema sendoa izatea ezinbestekoa da gure eskualdean euskararen normalizazioan eta erabileran aurrera egiteko.’ –azpimarratu du herriko alkate Inaki Irazabalbeitiak.

 

Osoko bilkurak hiru mozio ere onartu ditu. Lehenak, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailari eskatzen dio abian jar dezala parte hartze prozesu bat Tolosaldeko ospitale publikoaren diseinua definitzeko. Bigarrenik, saharar herriari elkartasuna adierazten duen eta gatazkaren konponbide demokratikoa eskatzen duen adierazpena ere onartu zen. Azkenik, emakumearen nazioarteko eguna medio  onartutako mozioak besteak beste adierazten du udalak pausuak egingo dituela tokiko berdintasun-politikak indartzeko baliabide nahikoak dituen egitura egonkorra edukitzeko Tolosaldeko Emakumearen Etxea proiektua bultzatuz.