AURREIRITZIAK APURTZEKO ANTZERKI-FORUMA ALKIZAN
2020·01·24
Baketik 2007. urtetik dabil Antzerki Forumaren metodologiaren bitartez sentsibilizazio lan bat egiten, haur eta gazteei zuzenduta batez ere, eskola-jazarpena, arrazismoa, alkoholaren kontsumoa, bide hezkuntza, aniztasuna edo gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bezalako gaien inguruan.
Baketik-ek "Aniztasuna", kulturarteko bizikidetzan balio etikoak sustatzeko antzerki-foruma eskainiko du Alkizan. 2008an martxan jarritako proiektua da, eta bere helburua da ikus-entzuleek desberdinen arteko bizikidetzan errespetuak duen balioa ulertaraztea, migratzaileen inguruko estereotipoak modu kritikoan identifikatuz.
Ertz asko dituen gai sakona lantzen du “Aniztasuna”k eta hortaz, haurrik gabe joatea aholkatzen dugu.
“Aniztasuna” antzerki-foruma
Noiz: otsailaren 7an
Non: Kultur etxean
Ordua: 18:00etan