Eduki publikatzailea
Atzealdea

AURTEN EZ DA UDALEKU IREKIRIK IZANGO

Bizi dugun osasun-krisiaren aurrean, Alkiza, Aduna eta Larraulgo Udalok aurten udaleku irekirik ez egitea erabaki dugu.

2020·05·19


 

COVID-19a dela eta azken egunotan jaso ditugun osasun irizpideak kontutan izanik, eta EUDELen aholkuak aintzakotzat hartuz, aurtengo Aiztondoko  Ludoteka eta Udalekuak ez egitea erabaki dugu Alkiza, Aduna eta Larraulgo Udalok. Ekintza horiek aurrera eramateko osasun baldintzak guztiz bermatzea ezinezkoa zaigula onartu beharrean gaude eta horiek horrela, aipatu jarduerak ez antolatzea erabaki dugu.

Aurrerantzean egoerak aldaketarik izango balu eta irizpideak bermatzea ahalbidetuko baligu, aztertuko genuke zer egin. Edozein kasutan ere, argi utzi nahi dugu hiru Udalon lehentasuna herrietako umeen osasuna dela.

Gure erabakia ulertuko duzuelakoan, mila esker zuen begiruneagatik