Eduki publikatzailea
Atzealdea

DONJUANENA ETXEKO APARTAMENTUETAKO BAT ALOKAIRUAN JARRIKO DA

Udalak apartamentua alokatzeko interesa duen bizilagunik ba ote den jakin nahi du.

2020·05·13


Donjuanena etxeko apartamentuetako bat  hutsik gelditu da eta Udalak uztailetik aurrera alokatzeko asmoa du. Udalak jakin nahi du herritarren batek apartamentu hori alokatzeko interesik izango ote lukeen. Hortaz, interesa duen herritarren bat badago, mesedez, jarri harremanetan udaletxearekin. Horretarako bidali watsapp bat edo edo idatzi e-mail bat  zuen datuak emanez. Interesa adierazten duten herritarrekin harremanetan jarriko gara ondoren.


Mezuak maiatzaren 22a baina lehenago bidali behar dira.

Udalarekin harremanetan jartzeko: 

Watsappa bidaltzeko zenbakia: 688604466

Helbide elektronikoa: kultura@alkiza.eus