Eduki publikatzailea
Atzealdea

EMAKUMEEN EGUNA OSPATZEKO AFARIRAKO TIKETAK SALGAI DAUDE JADA

Alkizako emakumeek martxoaren 7an elkarrekin afalduz ospatuko dute Emakumeen Nazioarteko Eguna.

2020·02·21


Urtero legez, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko hamaika ekitaldi gauzatuko dira mundu osoan zehar. Alkizako Udalak eta alkizarrek ere ekitaldiekin bat egitea erabaki dute eta hainbat ekintza antolatu dituzte. 

Batetik, Autodefentsa-feminista tailerrak eskainiko ditu Emagin Elkarteak martxoaren 7, 14 eta 21ean. Udalaren atarian bertan duzue saio hauei buruzko informazioa zehatza. 

Bestetik, Alkizako emakumeek afaria egingo dute Alkizako Herriko Ostatuan  martxoaren 7an. Bertara joateko txartela erosi behar da aurretik. Dagoeneko salgai daude Alkizako Herriko Ostatuan. 

Azkenik, martxoaren 13an, "Bakean dagoean bakean utzi" antzezlana ikusteko aukera izango da kultur etxean, 19:00etatik aurrera. Mirari Martiarena eta  Idoia Torregarai artistek, sei bakarrizketa aurkezten dituzte, elkarrekin josita. Euskara eta generoa umoregai hartuta, euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia bezalako gaiak dituzte hizpide ordu bete inguruko emankizunean. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen dituzte.