Eduki publikatzailea
Atzealdea

FRANCORI OHOREZKO ALKATE TITULUA KENDU DIO ALKIZAKO UDALAK

Alkizako Udalak maiatzaren 26ako ohiko osoko bilkuran Francori ohorezko alkatea titulua kentzea erabaki du besteak beste

2020·05·28


Maiatzaren 26ako ohiko osoko bilkura egin du Alkizako udalak. Beste hainbat erabakiren artean bi dira azpimarratzekoak.

 

Batetik, Alkizako udalak Francisco Franco diktadoreari herriko ohorezko alkate titulua kentzea erabaki du. Izan ere, 1949 abuztuaren 21ean eginiko osoko bilkura batean garai hartako udal batzak aho batez erabaki zuen Francisco Franco herriko ohorezko alkate izendatzea Gipuzkoako gobernadore zibilak eginiko iruzkin bati men eginez. 'Diktadura frankistak jazarri zituen alkizarrei zor genien keinua da —adierazi du Inaki Irazabalbetitia alkateak—; sinbolikoki indartsua da 2019 udal hauteskundeen lehen urtebetetze egunean hartu izana erabakia.'

 

Bestetik, Donjuanena etxean udalak dituen apartamentuetako bat hutsik gelditu da eta alokairuan jartzeko asmoa du. Osoko bilkurak apartamenturen esleipena egiteko lehiaketaren baldintza-pleguak onartu ditu. Deialdia egun batzuen buruan publikatuko da udalaren webgunean.

Franco Alkizako ohorezko alkate izendatzeko erabakia ageri den dokumentua. (PDF)

/documents/167075/167696/1949_akordioa.pdf/1fd55409-f4cb-4fd7-6988-cddb6707fe46