Eduki publikatzailea
Atzealdea

HISTORIAURREA EZAGUTZEKO TAILERRA EGINGO DA SAN MARTINETAN

Jesus Tapia arkeologoak lehen gizakia nola bizi zen azalduko digu azaroaren 9an eskainiko duen lantegian.

2019·11·07


HISTORIAURREA EZAGUTZEKO LANTEGIA

 

Noiz: azaroaren 9a, larunbata. 11:00etatik-13:00etara.

Non:  plazan edo frontoiean, eguraldiaren arabera.

Lehen gizakiak sua nola pizten zuen jakin nahi al  duzu? Ehizerako erramintak nola egiten zituzten ikasi nahi al duzu? Bada, eman izena  “Historiaurrea ezagutzeko lantegian”! Jesus Tapia Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Saileko arkeologoa izango dugu gidari.

Izena emateko: kultura@alkiza.eus edo deitu 688 604 466 zenbakira

Izena emateko azken eguna: azaroaren 8a, ostirala.

Oharrak:

  • Lantegia 6 urtetik gorako haurrentzat izango da. Heldu batek lagunduta joan beharko dute 6 eta 8 urte arteko neska-mutilek.
  • Gehienera 20 laguneko taldea onartuko da.