Eduki publikatzailea
Atzealdea

MARTXOAREN 8KO EKITALDIAK ANTOLATZEKO BILERA DEIALDIA

Emakumeen Nazioarteko Eguneko ospakizunak antolatzeko bilera irekia egingo da otsailaren 6ean.

2020·02·04


 Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekitaldiak antolatzeko bilera irekia egingo du Alkizako Udalak. Herritarrekin batera adostuko dute Martxoaren 8ko egitaraua. Hortaz, iradokizunen bat baduzu edota besterik gabe, gaiarekiko jakin-mina baduzu, ez hutsik egin. Izan ere, elkarrekin, taldean, antolatutako ekitaldiak ederrenak baitira. 

MARTXOAREN 8KO EKITALDIAK ANTOLATZEKO BILERA IREKIA

Noiz: otsailaren 6ean, ostegunean.

Non: kultur etxean

Ordua: 17:00etan