Eduki publikatzailea
Atzealdea

OINARRIZKO LEHEN SOROSPEN IKASTAROA ALKIZAN

Oinarrizko Lehen Sorospen Ikastaroa eta desfibriladorea erabiltzen ikasteko saioa antolatu ditu Alkizako Udalak.

2020·01·28


Oinarrizko Lehen Sorospen Ikastaroa eta desfibriladorea erabiltzen ikasteko saioa antolatu ditu Alkizako Udalak.Hur Lertxundi, Donostia Ospitaleko larrialdietako medikuak eskainiko du saioa otsailaren 12an.

 Hamasei urtetik gorako edonork izena eman dezake eta  ez da beharrezkoa lehen sorospenei buruzko ezagutza izatea. Ikastaroa egiteko ezinbestekoa izango da gutxieneko taldea osatzea. 

Izena emateko edota informazioa eskatzeko 688 604 466 telefono zenbakira deitu dezake interesa duenak.