Eduki publikatzailea
Atzealdea

SORMENAREN KABIAN LORATUTAKO LANAK IKUSGAI DAUDE JADA

Sormenaren Kabian hautatuak izan diren proiektuen emaitzak aurkeztu ditugu jendaurreko ekitaldi xume, hunkigarri eta jendetsuan.

2019·12·18


 

Sormena eta kultura hiri eta herri handietatik deszentralizatzeko asmoarekin martxan jarri genuen Sormenaren Kabia. Alkiza landa-eremuan sormena landu nahi duten artistentzat toki paregabea dela sinistuta martxan jarri genuen proiektu hau.

Artistentzako egonaldien bigarren ekitaldian Nagore Legarreta eta Beñat Ralla sortzaileen proiektuak izan dira aukeratuak. Legarretak, magoa bailitzan, ontziekin argazki kamerak sortu eta argazkiak ateratzen irakatsi digu bere egonaldian zehar. Natura ikuspegi berri batetik behatzen ikasi dugu.

Beñat Rallak MugMus Laborategiko, Jone Amezaga, Ioritz Galarraga eta Iñar Sastre kideak bidelagun ditu euren bigarren lanean. Zer kontatu nahi digute, ordea, “Garaiz: 60 taupada minutuko” obran?

Unai Sorarrain bideogile alkizarra sortzaileen alboan izan da herrian egin duten egonaldian zehar eta baita Alkizatik kanpora ere. Argazki kamera eskutan, talentuz eta arimaz jarraitu du sortzaileen lana. Abenduaren 13an Sorarrainek egin dituen ikus-entzunezkoak jendaurrean aurkeztu ditugu eta jarraian, Nagore Legarreta eta Beñat Rallaren esperientzia ezagutu dugu euren ahotik. Ekitaldi xumea, gertukoa eta hunkigarria izan zen.

Sormenaren Kabian zer loratu den jakin nahi baduzu, hona hemen bideoak ikusteko loturak:

https://www.youtube.com/watch?v=FDUePEr4jgk
https://www.youtube.com/watch?v=MT28pozsd_E