Eduki publikatzailea
Atzealdea

UDALEKU IREKIETAN LAN EGITEKO BEGIRALEAK BEHAR DITUGU

Begiraleak behar dira Aduna, Alkiza eta Larraulgo udaleku irekietarako

2020·03·10


Urtero legez, Aduna, Alkiza eta Larraulgo Udalak gure herriko haur eta gaztetxoentzako udalekuak antolatzeko lanean ari gara. ​Udalekuak ekainaren 22tik uztailaren 17ra arte egingo dira eta begirale izan nahi dutenek, martxoaren 16tik 29ra eman dezakete izena Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatean.

 

Begirale izateko, nahitaezkoa izango da 18 urte beteta edukitzea, DBH tituluaren jabe izatea, euskara ulertu eta ongi hitz egitea eta elkarrizketa eta talde dinamika gainditzea. Curriculuma eta bertan adierazitako datuak egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dira izena ematerakoan.

 

Aisialdiko zuzendari titulua, aisialdi begirale titulua, ikasketak, prestakuntza ikastaroak, EGA eta lan esperientzia izatea baloratuko dituzte hautagaiak aukeratzerako orduan. Begiraleei elkarrizketak, apirilaren 3an egingo zaizkie Adunan.

 

Parte hartzeko interesa dutenek eskatutako dokumentazioa aterpeak@urtxintxa.eus helbidera bidali beharko dute, Aiztondoko Udalekuak izenpean.

 

Deialdiari buruzko xehetasunak atari honetan bertan daude interesa dutenen eskura. 

 

BEGIRALEAK HAUTATZEKO IRIZPIDEAK (pdf)