Eduki publikatzailea
Atzealdea

UDALEKU IREKIETAN IZENA EMATEKO EPEA IREKITA EGONGO DA MAIATZAREN 10-A ARTE

2
Alkiza, Aduna eta Larraulgo haur eta gaztetxoentzak udaleku irekietan izena emateko epea irekiko da apirilaren 10ean

2019·04·05


Udara badator eta ordurako udaleku irekiak prestatzen hasiak gara Alkiza, Aduna eta Larraulgo udalak. Herriko haur eta gaztetxoek, ekainaren 26tik uztailaren 19ra bitartean ludotekan edo udalekuetan aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute. 

Txikienek, 3 eta 6 urte bitarteko haurrek, euren herrietan ludotekan egoteko aukera izango dute eta 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek berriz, hiru herrietan udalekuetaz disfrutatzeko modua izango dute. 

Apirilaren 10a eta maiatzaren 10a bitartean izena emateko epea irekita egongo da eta, data gerturatu ahala, udaleku zein ludotekako programazioaren berri emango zaie parte hartzaileei. 

Zure seme-alabek lagun artean ondo pasatzea nahi baduzu, ezin izan zalantzarik, animatu eta apuntatu itzazu!

1 2