Eduki publikatzailea
Atzealdea

HERNIO-GAZUMEN BIZI DIREN INTSEKTUEN MUNDU HARRIGARRIA EZAGUTZEKO BISITA GIDATUA ESKANIKO DU FAGUS ALKIZA INTERPRETAZIO ZENTROAK

Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremuan besteak-beste intsektu saproxilikoak bizi dira. Xomorro bitxi hauek ezagutzeko aukera izango da Xanti Pagolak gidatuko duen ibilbidean.

2019·04·29


ZATOZ HERNIO-GAZUMEKO INTSEKTUEN MUNDU HARRIGARRIA EZAGUTZERA!

Alkizako parajeetan , oinez gabiltzala,  inguru hauetako ikurra bihurtu den Rosalia alpina intsektu bitxia aurkitu dezakegu. Gure basoetako zuhaitz zaharrei esker bizi da xomorro bitxi hau, baita bere bizilagunetako asko ere. Basoko izaki txiki hauen inguruko sekretuak ezagutu nahi badituzu, zatoz Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak antolatu duen bisita gidatu tematikora. Santi Pagola entomologoari esker Hernio-Gazumen bizi diren intsektu saproxilikoak ezagutuko ditugu ekainaren 8an egingo dugun ibilaldian. Zatoz eta gozatu familia giroan naturaz.

www.fagus-alkiza.com