Eduki publikatzailea
Atzealdea

SAGUZARRAK: HERNIO-GAZUMEKO BIZILAGUN EZEZAGUNAK

Alkiza Ondarearen Europako Jardunaldietako protagonistetako bat da. Jardunaldi hauen baitan herriko hainbat altxor ezagutzeko aukera izango da, besteak beste saguzarrak.

2019·09·25


Alkizako Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremua Natura 2000 Sare europarraren barruan aitortutako landa-ingurune aparta da. Bertan, besteak-beste, babestuta dauden hainbat animaliza espezie bizi dira, esate baterako saguzarrak. Non ezkutatzen dira ordea? Zer dakigu, baina, ugaztun txiki hauei buruz? Jolastuz ikasi nahi baduzu, zatoz Jorge Gonzalez Naturtzaindiako kidearekin batera egingo dugun ibilbide gidatura. Goza dezagun naturaz!

 

Eguna: urriaren 26a

Ordua: goizeko 10:00tan Alkizako Plazatik abiatuko gara

Iraupena: gutxi gora behera 3 orduko iraupena izango du 

Zailtasun maila: ertaina

Prezioa: alkizarrentzat eta 12 urtera artekoentzat dohainik. Gainerako bisitariek 4 € ordaindu beharko dituzte egunean bertan. 

Hizkuntza: ibilbide hau gazteleraz gidatua izango da

Izena emateko: idatzi mezu bat kultura@alkiza.eus helbidera edo deitu 688 604 466 zenbakira