Eduki publikatzailea
Atzealdea

SENDABELARREN ERABILERA DESBERDINAK IKASTEKO TAILERRA ALKIZAN

Sendabelarren erabilera desberdinak ezagutzeko tailerra eskainiko du Osabi Naturala-ko Bidatz Sasianek ekainaren 1ean.

2019·04·30


IKASTAROA: SENDABELARREN ERABILERAK

 

Alkizan dauden sendabelar desberdinak identifikatuko ditugu ordubete inguruko ibilalditxo bat eginez. Bidean hauen erabilera desberdinak aipatuko ditugu eta ondoren, sendabelar horien printzipio aktiboak lortzeko estrakzio mota desberdinak ikusiko ditugu.

Hortzetako pasta, ukendua, linimentua eta berbena enplastoa egingo ditugu eta bakoitzak etxera eramango ditu. 

 

Sendabelarrak ezagutuz ondo pasa nahi baduzu, eman izena maiatzaren 18a baino lehen! Animatu!

 

ADINA: 16 urtetik aurrera

KOPURUA: Gehienez 15 laguneko taldea eta gutxienez 5 (Alkizarrek lehentasuna izango dute)

IRAUPENA: 4 ordu.

EGUNA: Ekainak 1, larunbata

ORDUA: 9:30etatik 13:30etara

PREZIOA: 25 € (Prezio hau alkizarrentzat bakarrik izango da. Alkizatik kanpokoren bat balego tarifa altuagoa litzateke)

IZENA EMATEKO: kultura@alkiza.eus/ Telefonoz: 688 604 466