Eduki publikatzailea
Atzealdea

UDARARI ONGI ETORRIA EMANGO DIOTE ALKIZARREK

Alkizarrek solstizio egunak ospatuko dituzte igandean

2019·06·21


San Joan bezperan alkizarrak festa giroan murgilduko dira udarari ongietorria eginez. Hona hemen herriko Guraso Elkarteak eta musika irakasleek prestatu duten egitaraua: 

 

EKAINAK 23, IGANDEA

GOIZEKO11:30TAN, PLAZAN. IKASTURTE AMAIERAKO MUSIKA ETA DANTZA EMANALDIA

Musika eta dantza emanaldi batekin ongi etorria egingo diote udarari Alkizako neska-mutikoek. Urtean zehar, eskola orduez kanpo, musika zein dantza klaseetan ikasitakoak jendaurrean erakutsiko dituzte. Herriko plazan, dultzaina, pianoa, kitarra eta bibolina ere entzuteko aukera izango da. 

20:00TAN,  AFARIA HERRITARRENTZAT

Alkizako Guraso Elkarteak antolatuta, herritarrentzako afaria egingo da herriko plazan. 

21:00TAN, HILERRI ONDOAN, SAN JUAN SUA

Urtero legez, iluntzean, San Juan Sua piztuko da. Herriko eskola berria eraikitzen ari direnez, aurten, sua hilerri ondoan egingo da.