Sarrera

Aurtengo udaberrian maskaradak izango dira Aiztondon. Hori dela eta, eta harro jarduteko inongo asmorik gabe, honako dokumentu txiki hau osatzeko lizentzia hartu dugu. Ziurrenik askok badakigu zer diren maskaradak, beste batzuok arrastoren bat badugu, besteok askorik ez, besteok ideia nahasi batzuk …
Ikuskizun eder bat bizitzeko aukera izango dugu aurtengo honetan Aiztondon eta hitz hauek idaztearekin helburu bakar bat baten atzetik ibili gara: ikusi bizi edota irakurriko du-guna hobeto ulertzeko eta gehiago gozatzeko, laguntza ematea, aztarren batzuk jartzea es-kura.
Informazio dezente aurki daiteke han eta hemen maskaraden gainean; irakurgai duzuna baino hobea, onduagoa, landuagoa eta osatuagoa. Aiztondon bertan badira maskaradak sa-kon ikertu dituzten pertsonak eta hauek sortutakotik eta handik eta hemendik lapurtuta-kotik honako laburpen hau osatu dugu. Informazio honetatik pixka bat apartatu dugu eta webgune honetan bertan duzu eskura. Bertatik gehiago edadanda jakin ahal izango duzu maskaradak bere baitan daraman magia guztia. Guri adina harrak helduko balizu, segur gehiagoren bila habiatuko zara. Zorionekoa zu!

Maskaradak, lekutze bat

Zuberoako maskaradak neguko festen barruan kokatzen dira, inauteri jaiak dira. Interpretazio asko da maskaradaren zentzu edo mamiaren gainean, baina badirudi oinarrian baduela esanahi handi bat: “mamia da biziaren birsortzea. Udaberriaren seinale dira; negu hondarra. Birsortzearen sinbo-loa dira maskaradak, inauteri guztiak bezala.” (Ttika Rekalte) Besteak beste, dantzak, sermoiak (hitza), koplak, kantuak, soinuak, eta mozorroak osatzen dituzte maskaradak. Gertakizun batzuk ikusi egingo dira, besteak entzun, besteak irakurri. Zuberoa-ko dantza ikusgarriak ikusiko ditugu, xorrotxen koplak entzungo ditugu, buhame taldearen sermoia, kautereen sermoia edo pheredikia, kereztuen elkarrizketa, xorrotxen emankizuna, Pitxuaren etorri edo jarioa eta testamentua, jokalari denen artean emandako kantua… Jarduera asko du maskaradak eta parte hartzeko aukera paregabeak eskaintzen ditu. Maskaradek sortzen duten efektua harriga-rria da, hunkigarria, sinesgaitza. Bada hain antzinatik edo urrunetik bertan, ezen lehen aldiz ikusten duzularik XXI. mendean gauden galdetzen baitiogu geure buruari. Behar bada euskal folklorearen inauteria-errito osatu edo nagusiena dira maskaradak. Baina garrantzitsua izan daiteke honako hau gogoratzea: maskaradak (esan gabe doa tokian tokiko bere-zitasunak dituela) leku askotan ematen dira eta oso aspalditik. Badirudi, Ingalaterran XVI. mendean sartu zirela Euskal Herrian bezalaxe. Maskaradei ahaideak aurkitu zaizkie leku askotan: Ingalate-rran, Moravian, Errumanian, Belgikan, Italian, Himalaian, Austrian, Frantzian, Katalunian, Andorran … Zuberoaz kanpoko neguko beste festa batzuen ezaugarri berberak ditu. Maskaradak urteko inauteri garaian Mediterraneoko eta, oro har, Europa osoko landa inguruetan bizi diren pertsonek ospatzen dituzten erritualen talde zabaleko parte dira. Gauzak horrela, maskaradak esparru geogra-fiko zabalean hedatutako herrietako portaera erritualen adierazpenak direla esan dezakegu. Hona hemen labur-labur, antzezpenaren zenbait ezaugarri orokor: 1/ Landa esparrukoa. Jai hauek ziklikoak eta urtaroen araberakoak dira, Naturaren erritmo biologikoekin eta nekazaritza munduko laborantza eta artzain jarduerekin harreman zuzena dute. 2/ Maskara eta mozorro zoomorfoak. 3/ Inauteri garaian ematen dira. Urte Berrian hasi eta inauteria astearte arte jokatzen dira normalean. 4/ Antzerki eta erritu izaera. Antzerki izaera handiz, gizartearentzat garrantzitsuak diren gaiak jorratzen dituzte. Landa eremuko jendea sozializatzeko asmoa duten erritualak drama-tizatzen dituzte. 5/ Soziabilitate eta mahai ingurua. Neguko ia jai guztietan bezala, eske errondak antolatu izan dira. Diru honekin janaria eta edaria biltzen da. Maskaradan, janariak eta edariak ga-rrantzia oso handia du. 6/ Segizioa, jarraigoa, prozesioa… Berauetan hierarkia oso garbia da. 7/ Pertsonaiak daude, dantzak, melodiak, hitza… Europa eta Afrika iparraldeko beste leku batzuetako inauteriekin lotura handiak sumatzen dira: pertsonaiak (ijitoak, galdaragileak, zirikatzaileak, zentauroak, banderadunak, hartzak…) doinuak (interpretatzen diren melo-diak harreman estua dute Pirinioetako beste ospakizun edo leku batzuetan erabiltzen dituz-tenekin. Musika-tresnek eta dantzek ere bai.) 222 333 Noizdanik egiten diren esatea ausartegi izan daiteke behar bada. Pertsonaia batzuek milaka urte dituzte; beste batzuk orain 500 urte inguru sartu ziren. Dantza egiten dute pertsonaia guztiek, baina ez da dantza emanaldi bat. Bertsokatu egiten da baina ez da bertso saio bat. Barrikadak jar-tzen dira baina ez da aldarrikapen politiko soil bat. Maskaradak dira!! Maskaradak hasten dira jokatzen neguko solstizio inguruan; eguzkia, gizakiak eta animaliak bezala, indarberritzen hasten denean. Alegia udaberrian, gizaki primitiboenak Naturaren berpiz-kundea sumatzen zuenean. Zuberoako maskaradak funtzio soziala, herentzia sinbolikoa eta dantza zoragarriak dituzten erritu ikusgarriak dira. Maskaradak deitzen diegu plurala erabiliz euskal hizkuntzan ospakizun oro izendatzeko erabilitako modua delako batetik, eta bi taldek jokatzen dutelako bestetik. Oroitzapene-rako erritu ludikoak izan dira eta gaur egun ere halaxe dira. Zuberoako dantzetan bost aitzindari dira: txerreroa, zamaltzaina, kantiniersa, gatuzaina eta entseinaria (aurrerago hitz egingo dugu pertsonaia hauez). Lehen biak dira pertsonaia zaharrenak eta badute zerikusirik mundu mitikoarekin. Europa zahar guztian daude zamaltzainak, erdi gizon erdi abere diren izakiak. Beti agertzen da mitoaren eta errealitatearen arteko lotura hori maskara-detan. Egiten dituzten dantzak biribilean egiten dira batik bat. Biribila, ohitura zaharretan, mundu berri baten alegia da. Biribil horren barruan dago inauterietako mundu mitikoa. Maskaradetan egi-ten dira salto batzuk barrura begira, eta besteak kanpora begira. Beti bada bidaia hori: gaurko mun-dutik mitikora, eta alderantziz. Maskarada jokoak oso egituratuak dira kanpotik desordenatua irudi dezakeen arren. Buha-meek igandero betiko pheredikia edo sermoia ematen dute. Pheredikia horren mamia da inauterien karietan buhameek beren legeak sortzen dituztela. Lege horiek dira gizarteak onartzen ez dituenak: ebasteko eskubidea, mozkortzeko eskubidea, alfer izateko eskubidea, auzo bateko andrea ebazteko eskubidea… Normalean ametitzen ez diren portaerak aldarrikatzen dira… Aldrebesak dira, dantza bat emateko ez gauza, trumilka agertzen dira, sekulakoak botatzen dituzte… Gaizkiaren ordezkariak dira, ezarritako bizimoduaren aldrebestatzaileak, eta jokabide hori da, groteskoaren ezaugarrien arabera, festa giro orokorraren eragile inportanteenetarikoa. Maskaradaren bipolarizazioan biga-rren mundua adierazten dute, bizitzaren kontzepzio barregarria erantsiz ikuskizunari. Lanbide ja-kin batzuk dituzte: buhameak, kaldereroak, zorroztaileak, bizargina (jada galdua), medikua, botika-rioa… Herri nekazari baten kanpotarrek betetako zereginak antzezten dituzte. Zeregin hauetako batzuk marjinalak dira eta besteak kontsiderazio handirik gabekoak. Ofizio guzti hauek funtzio topi-ko bat betetzen dute: ezarritako bizimoduaren desmitifikatzea, bere akatsak agerian jartzea eta fes-ta giro barregarria eragitea. Hitz egiten duten bakarrak, gizartetik kanpo daudenak dira: buhameak eta Pitxu eta bere koadrila. Maskaradek eta inauteriak, gizarteak bere egunekoan onartzen ez duena onartzen dute. Hitzak, euskarak, gizarte formal bat inarrosteko lekua du. Pitxuaren nagusiak, kabanak, liburu lodi bat du. Indartsua da, bortitza, baina zuhurra. Badaki mundua zertan dabilen. “Izan naiz han eta hemen, ikusi dut hori eta hura” esaten du. Munduko gora-beherak zangopilatzen ditu, eta gero, bere antzezpenaren bigarren zatian, etortzen diren herriko egoera aztertzen du. Beraz, aste osoko prestatze-lana daukate, izan ere maskaradak ematera joateko diren herri horren berri jasotzen dute aste osoan. Informazioa bildu herri horretan, eta horren bil-duma bertsokatzen dute. Gero ikusiko dugun moduan, pertsonaia guzti hauek beltzak dira Badira gizarte zibil formal edo legezalea ordezkatzen dituzten pertsonaiak ere maskaradatan: dan-tzariak, jauna eta bere emaztea, laboraria eta bere andrea… Hauek ez dute hitz egiten. Dantzariek, Zuberoako dantzatan gogotik leziatuak, sekulako abileziak erakusten dituzte. Dantza-jauziak zora-garri dantzatzen dituzte lurra igurtziz, baina grabitateari ere hortzak erakusten dizkiote, gabotatan, branletan eta godaletan (edalontzi-dantza) besteak beste. Frijata edo antritxata dantzatzen dute-nean Lurretik aireratzen dira baina ez dute zerura begiratzen. Europa osoan dantzatzen den lez, zuberotarrek Lurrera itsatsita dantzatzen dute. Jauzi egitean ahalik eta goren joaten dira, baina beheranzkoan ere indar asko ipintzen dute. Txirulak, ttunttunak, danborrak eta biolinak, oinek lur hartzen duten momentua zehatz markatzen edo adierazten dute. Gero zehaztuko dugun moduan, talde honetako parte-hartzaileak gorriak dira.

Gaztetasunaz..

Badirudi 30 urte baino gehiago izanez gero, zahar samar dela bat maskarada batean parte hartzeko. Gurasoek beraien seme-alaben parte hartzea baimentzen dute, baina maskaradako Jau-naren ardurapean. Honen ardura izango da gazte hauek behatzea, eta ez mozkortzea hurrengo egunean eskolara edo lanera joateko. Beraz gazte hauen esku dantza egitea eta antzeztea baino askoz gehiago dago. Goizetik alkohol asko eskaintzen da maskaradan, baina gazteek badakite be-raien erantzukizuna dela maskaradak jokatzea. Urtero Zuberoako herri bateko gazteek hartzen dute maskarada antolatzeko ardura. Ez da erabaki erraza, izan ere Zuberoako herri gehienak herrixka oso txikiak dira; herriko gazte denek hartu behar dute erabaki hori. Dantzari finak behar dira, ondo kantatuko duten ahots finak, bro-mazaleak, musikariak, hizlariak… Gazteek antolatzen dute, baina jakina, norbaitek irakatsi behar die. Jakituria honek belau-naldiz belaunaldi bidaiatzen du. Transmisioaren indarra eta garrantzia ikaragarria da. Maskara-dan dantzatu zuen batek, aurten egingo duenari erakutsiko dio. Aurten egingo duenak, hemendik hamar urtera egingo duenari irakatsiko dio. Maskaradak festa egiteko modu bat dira, modu errazean festa bat egitea, artifiziorik gabe. Herriko gazteak modu berezian biltzen dira, modu desberdin batean eta adiskidetasunaren mu-gak zabaltzen dira. Beste modu batean ezagutuko ez litzatekeen jendeak ezagutzen du elkar. Mas-karadei esker gazteak txertatu egiten dira, benetako komunitate bat sortzen da. Gaztetasuna bada ezaugarri bat eta baita ere harrotasuna. Herri batek maskarada anto-latzen duelarik, herri horren sendotasuna frogatzen du. Herri horretako 20 - 30 gazte prest izan-go dira igandero - igandero bere herria ordezkatzeko lau hilabetez. (Zuberoa husten hasi aurre-tik, badirudi 80 gazte inguruk parte hartzen zutela maskarada batean). Garai bateko barrikadak, benetan pasa behar ziren. Horrek adierazten zuen gaztetasuna bazela, indarra bazela, talentua bazela, edozein lekutan bazirela nor ziurtasuna azaltzeko … Goizeko barrikadetan gehiegi edaten bada, arratsaldean ahul da dantzaria. Orduan esango da herri hori ez dela behar bezala aritu, maskarada ez dela seriosa izan.

Maskaradak: gorria eta beltza

Gai hau aztertu duten idazle eta ikerleek, forma ortografiko aunitz erabili dituzte maskaradetako pertsonaia ezberdinak izendatzeko. Irakurriko dituzunak aukeratu ditugu guk, behar bada gehien ikusi ditugulako euskara batuan.

MASKARADA GORRIA

Aitzindari taldea, bostek osatzen dute: txerreroa, gathuzaina, kantiniersa, zamaltzaina eta entseina-ria. Hilabete luzez aritzen dira ikasten. Txerreroak azkarra izan behar du, kantiniersak arin eta eder, ez oso handi. Zamaltzainak azkar, eta dantzazale; dantzari onena da. Gathuzaina entrebalena da.

Txerreroa​

Muturrean zaldi buztan bat itsatsia duen makila bat du eta honekin bidea erraz-ten du. Gerrian brontzezko zintzarriak daramatza. Giltzarri bat ere badu izpiritu gaiztoak haizatzeko. Aurrean ikusiko du-gu, bidea zabaltzen.

Gathuzaina

Pantografoarekin ikusiko dugu ( musika-tresna bat). Zig-zag moduan irekitzen da eta honekin jendearen bonetak hartzen ditu, jendea gogaitu…

 

Kantiniersa

XIX. mendeko frantses armadako kanti-niersen jantzia du. Garai batean ijito bat atera ohi zen honen lekuan. Azken ho-nen aurretik, buhamisa bat.

 

 

Zamaltzaina

Erdi gizaki erdi zaldi den izakia.Gerrian zaldi itxurako gona bat janzten du. Mas-karadako pertsonaia nagusia da, dantza-ri trebeena. Zaldiak, abere mitikoa izaki, boterea ematen du bizien mundutik hi-len mundurako joan-etorriak egiteko. Zaldiaren burua oso txikia da. Pertsonaia honek, loreak, lumak, zintak eta ispilu txikiak dituen koro bat du buruan.

 

Entsenaria

Zuberoako banderaren zutoihala du.

 

Marexalak

Bi dira: ugazaba eta ikastuna edo morroia. Za-maltzainaren ferratzeko erremintak dituzte. Pa-troiak, kurrika eta mailua ez ezik, larruzko aman-tal bat ere erabiltzen du.

 

Kherestuak

Zamaltzainaren bi zikiratzaileak dira. Bearneraz hitz egin ohi dute. Panazko traje bat janzten dute eta makila bat eraman ohi dute bizkarrean.

 

​Jauna eta Anderea

Jauna da maskaradaren buruzagia. Honek zaintzen ditu maskarada egileak. Gazteen nagusi da. Dantzetan egiten diren lanak zuzentzen dituz-te. Jaunak fraka bat janzten du eta bastoi eta sa-ble bat daramatza. Andreak soineko zuri arin bat janzten du.

 

Laboraria eta Laborisa

img alt="" src="/documents/276610/2018944/laboraria.jpg/ac232a88-59ad-e763-737f-4929072ffc39?t=1491391176723" style="width: 70px; height: 184px; float: right;" />Jauna Beltzez janzten dira eta ez dute aparteko zeregi-nik maskarada jokoetan.

 

 

 

 

 

Kukuileroak

">Gazteenak dira. Ez dute aparteko lanik, baina biharko dantzariak dira.

 

 

 

 

​MASKARADA BELTZA

 

Xorrotxak

Zorrotzaileak, patroia eta mutila dira. Erremintak zorrozten dituzte. Buruan katagorri disekatu bat duen kapela janzten dute. Jokoen artean, bi bo-zetan kantatzen dute datorren ofizioa aurkezteko. Jaunaren ezpata zorrozten dute beraien jokoan.

 

 

 

Buhameak

Zurezko ezpata handi bana dute dantzatzeko. Egu-nean zehar pitokeriak egiten aritzen dira. Basa dira, beti txostakan ari dira, lanari ihesi. Kolore eta loredun telaz eginiko traje bat janzten dute eta egurrezko ezpata bana dute. Sermoi bertsua ema-ten dute emanaldiro.

Kauterak​

Itsusienak dira, aurpegiak erdi ezkutuan… Arropa zahar, beltz eta txikitua janzten dute maila apal bat adierazteko. Bizkarrean graffitiak dituzte, txapel zatarrak, adarrak, lumak… Kabana da nagu-sia. Tokian tokirako sermoiak ematen ditu. Beraie-tako bat (medizina edo bedezia) medikua da. Sus-traiz egindako makilak dituzte. Galdaragileak dira. Jaunari pertza konponduko diote arratsaldeko ofi-zioetan. Pitxua da hauetan xelebreena, jostalaria oso. Tximinokeriatan dihardu etengabe. Maskara-da bukaera aldera hil egingo da eta Kabanari bere testamentua emango dio irakurtzeko. Medizina hor izango da ordea Pitxua berpizteko. Dantza bat eman nahi izango dute baina trakets ariko dira.

 

Behiala, hartza, axuriak eta artzain bat ere izaten ziren. Egun, galduak daude honako beste pertso-naia hauek bezala: lore saltzaileak, sapurrak, bizargina, notarioa, espainiarra, kedar-garbitzaileak, eskaleak, gotzain bat…

 

Maskaradetako sermoiek edo pheredikiek badute ezaugarri garrantzitsu bat: elkarrizketa bezala uler daitezke. Ezinbestekoa da beste pertsonaien jokoa bai mugimendu eta koreografiaren arloan, bai hizketaldiarenean. Beste pertsonaien esanak, oihuak, errefusak, arrapostuak, mugimenduak eta abar, nabarmen azaltzen dira pheridikariaren saioaren inguruan. Areago; publikoak berak ere parte hartzen du neurri handi batean, pertsonaien ateraldien arabera berak ere erreakzionatzen baitu ba-rre, oihu, garrasi, arrapostu edo dantza bidez. Trajikomerietan (pastoraletan esaterako), pheredika-ria bakarrik aritu ohi da.

 

 

Masakarada Jokoak

Maskaradak berdin-berdin jokatzen ez badira ere, normalean egitura oso jakin bat dute; gutxi gehiago beti errepikatu izan dena eta errepikatzen dena. Alabaina maskarada luzea da, egun osoko iraupena du, bazkaria tartean noski. Oro har, hiru zati ditu maskaradak.

1.- Goizeko barrikada hausteak.

Gutxi gora behera, goizeko 10etan hasten dira barrikadak. Gudu-ekintza antzerako bat bezala ulertu izan da gutxi gehiago. Maskaradak eman behar diren herriaren hartzea irudikatzen da. Goiz osoan zehar egiten dira barrikadak. Maskaradak, barrikada sinboliko batek agurtzen ditu. Segizioari ongi etorria egiten zaio lehen barrikadatik plazarainoko bidean zehar. Barrikada bakoitzean segizioa ge-ratzen da eta lehenik errezibitzaileek (herri horretako dantzariak) dantzaz agur dezakete maskara-dak emango dituen herria. Ondoren maskaradarien dantzen txanda hasten da, koplatzen hasten da eta musika jotzen denean, beltzak oihu eta orro sartzen dira (barrikada hautsi dela sinbolizatzen da) lurrera mele tankeran erortzen direlarik. Modu honetan, herria hartzen/okupatzen joaten da barrikadaz barrikada. Barrikada hauek notable edo herrian garrantzitsu diren pertsonen etxeetan eta beste zenbait lekutan egiten dira normalean (udaletxe, eskola, lantegiren bat…). Barrikada haus-tean jana eta edaria eskaintzen da denentzat. Nolabaiteko eske-jardun bat ere bada.

2.- Arratsaldeko ofizioak eta dantzak.

Bazkalostean emankizuna hasten da plazan. Plazara sartu eta barrikada hasten da. Askotan bi dan-tza ematen dira: Muñeiñak eta Marianak.

Ofizioak

Arratsaldeko ofizioak edo funtzioak honelatsu izan ohi dira: Marexalak: Zamaltzaina ferratu behar dute. Hasieran gaizki egiten dute eta ondoren ongi. Xorrotxek ofizio bakoitza aurkeztuko dute kopla baten bidez joko guztietan zehar. Kherestuak: Zamaltzain zaldiaren zikiratzea antzezten dute. Lehen saioan ez dute lortuko eta nagusiak mutikoa kaleratuko du. Honen ordez Pitxua hartuko du laguntzaile baina mutikoa baino ezgauzagoa izango da, izan ere zamaltzainaren ordez kantiniersa harrapatuko du zikiratzeko. Berriro mutila onartu eta orduan bai lortuko dute. Barrabilak (bi patata, bi kortxo…) airera botako dituzte. Txerrero, gathuzain, kantiniersa, zamaltzaina eta entseinaria: gabota dantza emango dute, biri-bilean. Xorrotxak: Plazan sartu, kopla bidez agurtu eta Jaunaren ezpata zorroztea izango da beraien lana Etxaun Irurik sortutako kantu bat ematen delarik tartean. Hauek ere hiru saio beharko dituzte. Lehenengoan nagusiak mutila kaleratuko du, bigarrenean Pitxuaren laguntza izango du eta okerrago izango da. Hirugarrenerako mutila sartuko da eta ezpata zorroztea lortuko dute. Buhameak: Plazan zarata eta orro batean sartuko dira. Beren zurezko ezpatekin dantza egiten dute; nahiz basa ariko diren, dantza itxuratuko dute. Ondoren nagusiak bere balentriak adieraziko ditu. Testu hau ia plazaro, igandero alegia, errepikatzen da. Aintzindariak: Jaunaren aurrean godaleta bat kokatu (edalontzi bat) bakoitzak, eta haren gai-nean godaleta dantza emango dute. Kauterak: Gutxienez lau galdaragile dira, tartean Kabana nagusia eta Pitxua. Plazan zarata ika-ragarria eginaz sartuko dira. Kabanak liburu handi bat eta zartailua ditu eskuetan. Jaunaren pertza konpondu behar dute. Lana bukatzean, Jaunak sos batzuk botako ditu airera eta kauterek jauzi egin-go dute diru hau hartzeko. Pitxua azpian harrapatuta hilko da. Medizinak ebakuntza bat egingo dio eta berpiztu egingo da. Kabanak Pitxuaren testamendua irakurriko du. Kabanaren pheredikia kanpo-tarrek ez dute beti behar bezala ulertzen izan ere, herri horretako kontuak aipatzen dira. Bertakoa izan ezean, askotan zail da kontatzen denaren ironia ulertzea. Azken dantza.

3.- Denen arteko kantu ematea Denon artean,

maskaradari eta ikus-entzule, kantu bat abestuko da. Kantu hau urtero berria izan ohi da.

 

DANTZAK

Ofizio edo joko artean dantza ugari eskaintzen da maskarada jokoetan. Batez ere aitzindariek baina beste parte-hartzaileek ere bai. Branlean maskaradari denek hartzen dute parte eta ikusleak ere sartzen dira sokan. Hona hemen ikusiko ditugun dantza nagusiak:

Barrikada haustea: Goizean emandako dantza bera ematen da arratsaldeko emanaldi hasie-ran. Plazari itzuli eman ostean gorriek banan-banan dantzatuko dute. Beltzek beraien estiloko sa-rrera egin eta azkenik xorrotxek kantuekin borobiltzen dute barrikaden haustea.

Gabota: Aitzindariek egiten duten dantza da, gehienetan borobilean, baina lerro irekian ere bai.

Bralea. Soka dantza bat da eta hiru zati ditu: kontrapasa, braletik jauzia eta karakoiltzia. Biri-bil handi batean ematen da eta Jauna eta laboraria ipintzen dira punta banatan. Erdian entseinaria, biribila gidatzen.

Godalet dantza edo edalontzi dantza.

Dantza jauziak: Aitzina Pika eta Moneinak edo muñeiñak dira.

Aitzina Pika: jauzi motza da, beraz ez dira urratsak esaten gehienetan eta normalki horrela dantzatzen da: aitzina pika (4 aldiz), xinple lauetan, zeina (2), ezker eskuin, ezker eta hiru, eskuin.

Muñeiñak: hauek dira ohikoenak baina beste jauzi batzuk ere egin ohi dira.