Web edukia bistaratu

Eskola

Alkizak badu bere eskola, herria den bezalakoa noski, txikia. Baina ez horregatik eskasa. Gipuzkoako beste hainbat herri txikietako eskolen antzera, gure herriko haurrak bere giro naturalean hezten ditugu, berezkoak dituzten baloreak eta izaera indartuz. Umeak bere sentipen eta bizipenetatik ahalik eta gertuen hezteak, sekulako garrantzia du eta horretan saiatzen gara. Azkenean gure eskoletako leloak dioen bezala, eskola txikiak bizirik, herri txikiak bizirik. Herri hauetako iraupenean ezinbestekoak dira eskolak. Haurrak, gazteak bihurtzean, bere oinarrietan heziak egoteak herriaren beraren etorkizuna bermatzen du. Hala ere, ez dugu lerro hauetatik inor aspertu nahi, gurea gehiago ezagutu nahi izan ezkero, bisitarako gonbitea egina duzu. Azaldu eta gustura asko hartuko zaitugu, ikasle, irakasle zein gurasook. Gure txikitasunean, dauzkagun teknologia berrietako gela, gure irrati xumea, gure eskolako txikienek horrenbeste maite duten etxetxoa, eskolako guraso zein ikasle ohiek hainbeste desiratzen duten gabonetako bazkaria egiteko erabiltzen dugun tailerra edo, zergatik ez, gure herria ezagutzeko hainbat argibide eta ibilbide erakutsiko dizkizugu.

Webguneak: http://alkiza.eskolatxikiak.org/

                     http://alkizakoeskola.blogspot.com.es/

                    http://www.eskolatxikiak.org/orriak/esk_alkiza.html

Zatoz, gu zain gauzkazu.

  • Helbidea: San Martin plaza - 20494 Alkiza (Gipuzkoa)
  • Telefonoa: 943 693731
  • Faxa: 943 693731
  • Posta elektronikoa: 012005aa@hezkuntza.net
  • Ikasle kopurua: 58
    Jangela: bai
    Garraioa: ez
    Eskola Txikein Festa: 1999.urtean