Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

"NATURA&ARTEA" JARDUNALDIAK ALKIZAN

Fagus Alkiza Interpretazio Zentroaren urterreneko ekitaldiak bukatzeko natura eta artea uztartzen dituen jardunaldiak gaurtik aurrera Alkizan.

2018·12·17


FAGUS ALKIZA INTERPRETAZIO ZENTROARENTZAT esanguratsua izan da  2018. urtea, izan ere, Hernio-Gazumeko altxorrak  ezagutzeko gune honek, bost urte bete baiditu. 

Urteurrenaren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditugu urtean zehar eta “NATURA&ARTEA” ingurumena eta artea uztartzen dituen Jardunaldien berri eman nahi dizuegu orain.

2018-an etorkizunerako estrategikoak diren zenbait ekimen jarri ditugu martxan.  Esate baterako, Gipuzkoako kultura maparen barruan, egitasmo artistiko berri bat jarri dugu abian. Artistentzako hausnarketarako, sormenerako eta lanerako ekimen bat sortu dugu: SORMENAREN KABIA ARTISTENTZAKO EGONALDIAK.

Sormenaren Kabia kultura eta ezagutzak elkarbanatzeko, ikerketarako eta difusiorako gunea izateko xedearekin jaio da. Artearen sorkuntza gizarteratzeko eta sozializatzeko tresna izan nahi du Gipuzkoa osorako.

Sormenaren Kabia Artistentzako Egonaldien lehen edizioan parte hartzeko deialdia egin genuen eta hogeita hiru proiektu jaso genituen, gure aurrikuspenak gaindituz. Hautagai guztien artean bakarra aukeratzeko asmoa bagenuen ere, finalera iritsitako bi lanen maila ona ikusita, azkenik, Sormenaren Kabia Artistentzako Egonaldien lehen edizioan bi artistek parte hartu dute. Izan ere,  epaimahaiak,  beka  Kimia Kamvari eta Txiki Keixeta artistei ex aequo ematea erabaki baitzuen.

“NATURA&ARTEA” JARDUNALDIETAN Sormenaren Kabiaren lehen ekitaldia nola gauzatu den, artistek esperientzia nola bizi izan duten ezagutzera eman nahi dugu. UNAI SORARRAIN bideogileak oso gertutik jarraitu du Txiki Keixeta zein Kimia Kamvariren sortze prozesua. Hasiera-hasieratik amaierara arte euren alboan izan da, askotan enbaxadore eta gidari lanak ere eginez. Azaroaren 21ean Sorarrainek mimoz egin duen ikus-entzunezko lana ikusteko aukera izango da Fagus Alkiza Interpretazio Zentroan.

Hau, ordea, ez da izango “NATURA&ARTEA” JARDUNALDIETAKO ekitaldi bakarra. Abenduaren 17tik 22ra bitartean, natura eta artea eskutik izango dira Alkizan. Hona hemen prestatu dugun ekitaldi sorta:  

 

ABENDUAK 17-ABENDUAK 28:

 

“HIMALAIA: natura, gizakia eta kultura” argazki eraskuketa.

 

Arri Zugarramurdi argazkilaria Alex Txikon mendizalearekin batera izan da Himalaian. Bertako paisaiek eta espedizioan ezagututako pertsonek liluratuta utzi zuten eta noiz itzuliko zain dago Arri.

 Himalaian jasotako irudien artean, natura, gizakia eta bien arteko harremanetik sortzen den kultura islatzen duten argazkien aukeraketa egin du  Zugarramurdik Fagus Alkiza Intepretazio Zentrorako.

      Himalaia mendiak bertakoengan zein atzerriko mendizaleengan eragiten duen miresmena eta errespetua ulertzeko aukera izango da Fagus Alkiza Interpretazio Zentroan abenduaren 28ra bitartean. 

ORDUTEGIA

Abenduak 17-21. 09:30/12:30/ 16:00/19:00

Abenduak 22-23: 10:00/13:30

Abenduak 26-28: 09:30/13:30

ABENDUAK 19. ASTEAZKENA

 

“ALKIZA&HERNIO. 150 milioi urteko kontuak”. 18:30ean Fagus Alkizan

 

Hernio-Gazume orain bost urte Kontserbazio Bereziko Eremu izendatua izan zen ofizialki. Bere baitan natur ondare izugarria du, besteak-beste,  babestutako hainbat fauna eta flora espezie aurkituko ditugu bertako lurretan (sai arrea, sai zuria, intsektu xilofagoak, saguzarrak eta abar).

Alkizan badira ordea, horren ezagunak ez diren beste zeinbait altxor, esate baterako, munduan bakarra den ilargi esnea deituriko formazio geologikoa.  Mondmilch edo ilargi esne deituriko formazio geologikoa aurkitu zuten Aranzadi Zientzia Elkarteko espeleologoek 2004an; oraingoz, ezagutzen den ilargi esnearen erreka likido bakarra da, munduan.

Bitxikeria honi buruzko eta oro har Hernio-Gazumek geologiko dituen berezitasunei buruzko azalpenak emango ditu Koldo Nuñez geologian doktoreak Fagus Alkiza Interpretazio Zentroan.

 

ABENDUAK 20, OSTEGUNA

 

“BASO-POLITIKA BERRIA GIPUZKOARAKO”. 18:30ean Fagus Alkizan

 

Euskal Herriko zenbait eskualdetan begi bistakoa da basoetan zabaltzen ari den gaitza izan ere, onddo batek kinka larrian jarri baititu intsinis pinuak.

Iñaki Aizpuru eta Aitziber Sarobe  biologoek  egungo egoeraz gogoeta egingo dute eta mendi eta herri basoak gestionatzeko oinarri berriei buruz, baso-politika berri bati buruz solasean ariko  dira Fagus Alkiza Interpretazio Zentroan abenduaren 20ean.

ABENDUAK 21. OSTIRALA

 

SORMENAREN KABIA 2018 IKUS-ENTZUNEZKOA. 18:00tan Fagus Alkizan

 

Sormenaren Kabia Artistentzako Egonaldien lehen ekitaldia nola gauzatu den ikusteko aukera izango da Fagus Alkiza Interpretazio Zentroan. Unai Sorarrain bideogileak egindako ikus-entzunezko lanean, Kimia Kamvari eta Txiki Keixetak Alkizan zer nolako esperientzia bizi izan duten ikusi ahal izango dugu. Emanaldiaren ondoren, Kimia Kamvari eta Txiki Keixetarekin solasean aritzeko aukera izango dugu, bi artistak Faguse bertan izango baitira.

Amaieran, mokadutxo bat dastatzeko aukera izango dute bertaratatutako guztiek.

 

ABENDUAK 22, LARUNBATA

 

MUSIKA IKASLEEN GABONETAKO EMANALDIA. 18:30ean Fagus Alkizan

 

SHRABANI ARANZABE musika irakasleak gidaturik, herriko musika ikasleek Gabonetako emanaldi berezia eskainiko dute Fagus Alkiza Interpretazio Zentroan arratsaldeko 18:30tatik aurrera.

Kontzertu amaieran, bertaratutakoek zer jana eta zer edana ere izango dute.

 

 


Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu

 

 

Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan