Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

"NATURA, GIZAKIA ETA ARTEA" SORTZAILEEN II. TOPAKETA ALKIZAN

Alkizako plaza sortzaileen topaleku izango da uztailaren 6an.

2019·06·24


 



Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak  artistek gogoeta egin, esperimentatu, sortu eta esperientziak elkarbanatzeko ekimen berritzaile bat sortu du: SORMENAREN KABIA, ARTISTENTZAKO EGONALDIA.

Egitasmo honek, besteak beste, herri-bizitza sustatzeko akuilua izan nahi du, eta horregatik, urtean zehar Sormenaren Kabiari lotutako hainbat ekintza kultural antolatuko ditugu. Esate baterako, uztailaren 6an, "NATURA, GIZAKIA ETA ARTEA" SORTZAILEEN II. TOPAKETA ospatuko dugu. Hala, Alkizako plaza kreatzaileen bilgune izango da.

 

Topaketaren II. Ekitaldian “Basoa” izango da parte-hartzaileek aintzat hartu beharko duten gaia. Hamaika izan daitezke hari horri heltzeko moduak: musika, pintura, sukaldaritza e.a. Hala, uztailaren 6rako ezohiko egitaraua prestatu dugu.

Alkizan natura eta artea eskutik doaz, ama lurrak berak eskaintzen dizkigu hain zuzen ere artelanik ederrenak. Ikusmena, entzumena, dastamena, usaimena eta ukimena; zentzumen guztiak lantzeko aukera eskaintzen digu arteak, are gehiago Hernio mendiaren magalean bagaude.

 “Natura, gizakia eta artea” Sortzaileen Topaketa esperimentu bat da, bere zentzurik onenean. Ekimen honetan parte hartzeko deialdi irekia egin genuen orain aste batzuk sare sozialetan, Fagus Alkiza Interpretazio Zentroaren atarian eta baita ahoz aho ere. Bada, artea eta natura maite duten dozena bat lagunen proposamenak jaso ditugu eta guztia prest dutu Sortzaileen Topaketaren II. Ekitaldirako. Topaketa goizean zehar, Alkizako Plazan ospatuko dugu eta hiru atal izango ditu:"Natua, gizakia eta artea" tailerren gunea; "Natura eta gizakia.Interakzioa" sokuntza-gunea eta "Sustraietatik geroa" sendabelar eta ukenduei eskainitako gunea.

Egitarau osoa: www.fagus-alkiza.com 

 

 


Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan