COVID mapa
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.
ADI, GAZTE! BADATOZ "SALTO!" TOPAKETAK
2021·02·05
UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, laugarren urtez jarraian antolatuko ditu Salto! udalerri euskaldunetako gazteen topaketak. Alkiza UEMAko kidea da, eta, noski, gonbidatuta zaude parte hartzera. 15-18 urte arteko gazteak izango gara topaketan, 2003-2006 artean jaiotakoak.
Ekainaren 28tik uztailaren 4ra izango da, Zumaiatik Lekeitiora, Gipuzkoatik Bizkaira. Euskal Herria eta Euskal Herriko jendea ezagutzeko aukera ezin hobea duzu gure artean!
Beraz, badakizu: prestatu motxila, jantzi oinetakoak eta PAUSO eta SALTO!
Informazioa lotura honetan: http://www.labur.eus/salto2021
Bideoa: https://youtu.be/o0hV3pcfYUc
