COVID mapa
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.
AIZTONDOKO UDALEKU IREKIETARAKO BEGIRALEAK AUKERATZEKO DEIALDIA
2021·03·22
Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak udaleku irekiak antolatuko ditu, ekainaren 21etik uztailaren 16ra. Udaleku horietan begirale lanak egiteko deialdia zabalik izango da martxoaren 22tik apirilaren 16ra.
Bete beharreko baldintzak, jarraian:
Baldintzak:
- 18 urte beteta izatea.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza titulua izatea.
- Euskara ulertu eta ongi hitz egitea.
- Elkarrizketa eta talde dinamika gainditzea.
- Currikuluma eta agiriak aurkeztea.
Kontuan hartuko da:
- Aisialdiko zuzendari titulua.
- Aisialdiko begirale titulua.
- Ikasketak/ prestakuntza-ikastaroak.
- EGA
- Lan esperientzia.
Curriculumak aterpeak@urtxintxa.eus helbidera bidali behar dira. "Aiztondoko udalekuak" jarri behar da izenpean. Curriculumeko datuak egiaztatzeko agiriak ere bidali beharko dira.
Ez da epez kanpoko eskaerarik onartuko.
Izena emateko epea: martxoaren 22tik apirilaren 16ra, biak barne. (Ez da epez kanpoko eskaerarik onartuko).
Begiraleen elkarrizketa apirilaren 30ean egingo da, Adunan.
