Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

Ireki da Alkiza, Aduna eta Larraulgo udalekuetarako begiraleak aukeratzeko deialdia.

1
Ekaiaren 26tik uztailaren 19ra egingo dira aurten Alkiza, Aduna eta Larraulgo udalekuak. Bertan lan egiteko begiraleak aukeratzeko deialdia irekita egongo da apirilaren 1etik 17ra bitartean.

2019·03·26


Udara badator eta Alkiza, Aduna eta Larraulgo Udalok herriko haurrentzako udalekuak prestatzen hasiak gara. Aurten, hiru herriotako neska-mutikoek ekainaren 26a eta uztailaren 19a bitartean eskualdean bertan aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute. 

Begirale titulua baduzu eta udaleku hauetan lan egin nahi baduzu, eman izena apirilaren 1etik 17ra bitartean. Hautagaiek euren Curriculumaz gainera, nortasun agiriaren fotokopia eta curriculumean adierazitako datuak egiaztatzeko beharrezkoak diren dokumentuak aurkeztu beharko dituzte.

DOKUMENTUAK HELBIDE ELEKTRONIKO HONETARA BIDALI :  lanpoltsa@urtxintxa.eus 

MEZUA BIDALTZERAKOAN JARRI BEHARREKO GAIA: "Aiztondoko Udalekuak"

 

Deialdiari buruzko xehetasun guztiak web orrialde honetan bertan dituzue. Zalantzaren bat izanez gero, deitu 688 604 466 zenbakira edota idatzi mezu bat kultura@alkiza.eus helbide elektronikora. 

 

1

Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu

 

 

Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan