Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

ALKIZAK ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIETAN PARTE HARTUKO DU

Europako Kontseiluaren ekimen honen xedea da ondarearen garrantzia balioetsi eta herritarrei gerturatzea. "Kontaiguzu ondarea. Ondarea eta Hezkuntza "izenburupean, aurten, transmisioak -ondarea herritarrei kontatzeak eta azaltzeak- ondarea kontserbatzeari eta gozatzeari begira betetzen duen zereginean jarri nahi dute arreta. Halaber, hezkuntza erakundeei eta utzi diguten ondare materialari zein immaterialari balioa ematea da helburua.

2020·09·15


Foru Aldundiko Kultura Departamentuak Ondarearen Europako Jardunaldien bosgarren edizioa aurkeztu berri du. Bertan, ehun bat jarduera eta 150 ekitaldi izango dira Gipuzkoan zehar, 70 erakundek antolatuta.  Programa Gipuzkoa Kulturaren webgunean dago eskuragarri eta irailean hasi eta azaroan amaituko da.

Mari Jose Telleria Kultura zuzendariak adierazi duenez, “Aurten, gure ondarea agerian uzteko konpromisoa, ilusioa eta gogoa are handiagoak izan dira aurreko urteetan baino, eta hori erronka handia izan da parte hartu duten eragile guztientzat, Covid-19k eragindako murrizketa eta ziurgabetasunengatik. Gure esker ona adierazi nahi diegu erakunde antolatzaile guztiei, ziur baikaude gipuzkoarrek ONDAREAREN FESTA hau gozatuz baloratuko dutela”.

"KONTAIGUZU ONDAREA, Ondarea eta Hezkuntza" jarduera programa oso zabala da, eta hainbat gai jorratzen ditu: zinema, botanika, musika, dantza, mitologia, gastronomia, hiri kultura, artea, arkitektura.  Gainera, ikusleek gazteentzako, familientzako eta helduentzako jarduerez gozatu ahal izango dute: ikuskizunak, fanzine tailerrak, bisita eta ibilbide antzeztuak edo gidatuak, tailer edo jardunaldi gastrokulturalak, erakusketa fisiko eta birtualak...

Jardunaldi hauek herritarrengana hurbiltzeko asmoz, Foru Aldundiak jardunaldiei buruzko liburuxkak argitaratu ditu, museoetan, turismo bulegoetan eta kultur etxeetan banatzeko. Programa osoa Gipuzkoa.eus webgunean dago eskuragarri:https://www.gipuzkoa.eus/documents/4558908/4598417/JORNADASEuropeasPatrimonio_BAJAsm_2020.pdf

 


Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan