Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

ALKIZAKO SORMENAREN KABIAN HERRITARRAK, DANTZA ETA ARGAZKILARITZA PROTAGONISTA IZANGO DIRA

Idoia Unzurrunzaga Llach argazkilariak eta Maria Andres Sanz dantzariak irabazi dute aurtengo SORMENAREN KABIA beka.

2020·09·10


Idoia Unzurrunzaga Llach argazkilariak eta Maria Andres Sanz dantzariak irabazi dute aurtengo SORMENAREN KABIA beka. Iraila eta azaroa bitartean Alkizan izango dira euren proiektua burutzeko.

 

SORMENAREN KABIA bekaren hirugarren ekitaldia aurkeztu genuen ekainean; ziurgabetasun egoera bete-betean egin genuen parte hartzeko deialdia baina,  hala ere, aleka-aleka hamabost proposamen jaso ditugu.

Emakume aurpegia du aurtengo ekitaldiak ere, izan ere, jaso ditugun hamabost proposamenetatik bederatzi emakumezkoenak baitira.

Aurkeztutako proiektu gehienak Euskal Herri bertako artistenak zan dira, nahiz eta Txile, Ekuador eta Bartzelonako hautagaiak ere izan ditugun.

Aurkeztu diren hautagaien artean artista hasi berriak zein ibilbide luze eta oparoa dutenak izan ditugu, finean, belaunaldi ezberdinetako sortzaileek bat egin dute gure ekimenarekin.

Dantzariak, koreografoak, informatikariak, aktoreak, ilustratzaileak, bitxigileak, zinemagileak, antzerki sortzaileak … denetariko profesionalen lanak jaso ditugu. Diziplina ezberdinetan jarduten badute ere, guztiak batzen ditu artearekiko maitasunak eta esperimentatu eta sortzeko gogoak.

Informazio guztia Fagus Alkiza interpretazio Zentroaren atarian duzue: www.fagus-alkiza.com. 

 

Alkizan, ederki!


Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan