Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

Alkizako Udalak 2020ko aurrekontuak onartu ditu

Abenduaren 26an eginiko osoko bilkuran 2020ko aurrekontuak onartu ditu Alkizako udal batzak. Guztira, 601.978 €-ko diru-gastua aurreikusten da, horretatik % 33a inbertsioetarako izango da.

2019·12·27


Abenduaren 26an eginiko osoko bilkuran 2020ko aurrekontuak onartu ditu Alkizako udal batzak. Guztira, 601.978 €-ko diru-gastua aurreikusten da, horretatik % 33a inbertsioetarako izango da. Inbertsioen artean honokoak aipa daitezke: ur- eta saneamendu-azpiegiturak hobetzea, herri-ostatuko azpiegitura eraberritzea, Errekaldeko zaborrontzi-gunea txukuntzea eta jubilatuen txokorako altzariak erostea azpimarra daitezke. Era berean, herriko hirigintzako plan orokorra bukatzeko diru-partida bat ere aurreikusita dago

 

Diru-laguntzen artean euskara ikastekoa, eskolari eta guraso-elkarteari esleitutakoa eta Tolosaldea Sahararekin elkarteari emanikoak aipa daitezke.

 

Udalaren sarrera nagusia GFA aldundiaren foru-funtsetik jasoko dena da, 340.394 €-takoa hain justu. Herritarrek pagatzen dituzten tasek eta zergek diru-sarreren % 20,7a osatzen dute.

 

Bestetik, udal batzak "Orain presoak, euskal presoak Euskal Herrira" mozioa onartu du eta dei egin dei herritarrei abenduaren 31an, 17,00 h-tan Zizurkil eta Billabona artean egingo den presoen aldeko manifestazioan parte hartzera


Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan