Edukira joan

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

 
Eduki publikatzailea
Atzealdea

ALKIZAKO UDALAK ALOKAIRUAN JARRIKO DU ERRETORE ETXEKO BEHE OINEAN DAGOEN UDAL ETXEBIZITZA

Errenta kontratua urtebetekoa izango da eta hileko alokairua 425,00 €-koa

2021·11·04


Alkizako Udalak bere jabetzakoa den Erretore etxeko beheko solairuan kokaturik dagoen etxebizitza alokairuan jarriko du. Hain zuzen ere,  helburu horrekin onartu ditu etxebizitza alokairuan esleitzeko oinarriak.

Errenta kontratua urtebetekoa izango da eta hileko alokairua 425,00 €-koa. Argindarra, gasa, ura eta zaborraren gastuak maizterraren kontura izango dira.

Esleipenean parte hartzeko interesa duenak udaletxean bertan edota , Alkizako Udalaren atarian (www.alkiza.eus) eskura ditu eskaera orria eta etxebizitza alokairuan esleitzeko oinarriak. Parte hartzeko eskabidea eta dokumentazioa aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da. Epe hau, oinarri hauek udalaren atarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasiko da. Epea jaiegunean edo igandean amaitzen bada, hurrengo laneguna hartuko da azken egun gisa. Eskaerak Udalaren Erregistroan aurkeztu beharko dira. Epea azken laneguneko 13:00etan amaituko da.

Etxebizitzaren esleipendunen zerrenda udaletxeko iragarki taulan eta web orrian jarriko da erakusgai.

ETXEBIZITZA ALOKAIRUAN ESLEITZEKO OINARRIAK: Ikusi dokumentua hemen

 

ESKAERA ORRIA: ikusi eskaera orria hemen 

 

 


Web edukia bistaratu

COVID mapa

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.

Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan