Edukira joan

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

 
Eduki publikatzailea
Atzealdea

ALKIZAKO UDALAK GENERO-DESBERDINTASUNEI AURRE EGITEKO PROGRAMA MARTXAN JARRIKO DU

Alkizako Udalak martxan jarriko du genero-desberdintasunei aurre egiteko udal-programa. Hiru dira bere ardatzak: prebentzioa, genero indarkeriaren aurrean jarraitu beharreko protokoloa eta indarkeria matxistari eman behar zaion erantzun soziala.

2021·10·15


Generoindarkeria sexismoan eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean oinarritutako sistema baten ondoriorik larriena da. Gure gizartean emakumeen eta gizonen berdintasuna iaia lortuta dagoela uste bada ere, horretara iristeko bide luzea dugu aurretik. Izan ere, gizartean berdintasungaietan dagoen defizita erakusten dute hainbat datuk: etxeko lanaren eta zainketen banaketa desorekatua azaltzen dutenek; emakumeen aurkako indarkeriari buruzkoek; pobreziari buruzkoek eta abarrek.

 

Gauzak horrela, Alkizako Udalak genero-desberdintasunei aurre egiteko programa bat martxan jartzea erabaki du. Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko bidean udala giltzarrietako bat bada ere, ezinbestekoa du beste erakunde eta gizarte eragile batzuen laguntza, hurbileko hezkuntzakomunitatearena besteak beste. Horregatik, udalak, herriko hezkuntza-komunitatearekin eta herritarrekin batera, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzea helburu duen prebentzio proiektu bat jarri nahi du abian. Emagin Elkarteko teknikariek kudeatuko dute prozesua eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Berdindibidean” programako teknikarien aholkularitza eta laguntza ekonomikoa jasoko du Alkizako Udalak.

 

Bestalde, genero indarkeria kasuen aurrean jarraitu beharreko protokoloa zein izango den adostu du udal-taldeak. Horri lotuta, indarkeria matxista pairatzen duten emakume eta nerabeentzat baliagarria izan daitekeen informazioa biltzen duten esku-orriak banatuko dira postontzietan. Informazio hori udalaren web orrialdean ere eskura izango da.

 

Azkenik, genero indarkeriarekiko erantzun sozialari dagokionez, herriko bi sarreretan genero indarkeria gaitzesteko panelak ezarriko dira. Mezua herriko emakumeekin batera adostuko da datozen asteetan. Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko eguna da eta horren haritik egingo da mezua erabakitzeko parte-hartze prozesua. Datozen egunetan ekimenari buruzko xehetasunak ezagutzera emango ditugu.

 

Alkizako Udalak emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko apustu irmoa egin du. Bide luzea dugu oraindik egiteko eta herritarrak bidelagun izateko esperantza dugu. Bideari ekiteko aurkezpena egingo dugu datorren asteartean, urriaren 19an. Bertan, ekimenari buruzko xehetasunak emango dituzte udal ordezkariek zein prozesua kudeatuko duen Emagin elkarteko teknikariek ere. Gustura jasoko ditugu herritarren galdera zein iradokizunak ere. Hortaz, bertan elkar ikusiko dugulakoan, mila esker.

 

Genero-desberdintasunei aurre egiteko programaren aurkezpena

 

Eguna: urriak 19, asteartea

Tokia: Fagus Alkiza interpretazio-zentroan

Ordua: 18:30en

 


Web edukia bistaratu

COVID mapa

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.

Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan