Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

ALKIZARA BISITAN ETORRI ZAIGU EUSKAL HERRIKO BELAR-METARIK EZAGUNENA

Iñaki Martiarena, Mattin komikigilearen " Belardo" pertsonaiak 20 urte bete ditu eta Fagus Alkizan ospatuko du bere urteurrena.

2020·07·27


Iñaki Martiarena Mattinek, SORMENAREN KABIrako logo efimeroa egin zuen iaz. Aurkezpen ekitaldian, Mikel Garaizabal enologoak ardo-kata egiten zuen

 

bitartean, Mattinek 2019ko behin-behineko irudia sortu zuen. Hala, hainbat elkarlanerako bidea hasi genuen.

Marrazkigileak Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrirako asmatu zuen Belardo pertsonaia duela ia 20 urte, eta haren itxieraz geroztik Berriako Mantangorri gehigarrian argitaratu dira bere umorezko zintak.

Iaz zinta formatutik liburu formatura egin zuen jauzi Belardok, Belardo - Ba al zatoz? komikiarekin. 60 orri dituen komiki hau ez da bere zinten bilduma edo hautaketa bat, istorio luze berri bat baizik, non Belardok baserri ingurunea utzi eta hirira doan. Bertan bizitako gorabeherak kontatzen zaizkigu komikian, Belardoren ohiko hitz jokoekin eta pertsonaia berriekin.

Bada, Belardo baserri girora bueltatuko da. 20. Urteurrena ospatzeko, Mattinek erakusketa ikusgai jarriko du Fagus Alkiza Interpretazio Zentroan eta ALKIZAKO KABIA GUNEAN. Erakusketa ikusgai egongo da abuztuaren 31ra bitartean.

ERAKUSKETA IKUSTEKO ORDUTEGIA

Astelehenetik-ostiralera: 

Goizez: 10:00-12:00

Arratsaldez: 16:00-18:00 

Asteburuetan, behin behinean, eskaripean, 688 604 466 zenbakira deituta edota watsappa bidalita. 


Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan