COVID mapa
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.
ALKIZARA IRITSI DA "HERRI TXIKI, INFERNU HANDI" TELEBISTA SAIOA
2020·06·15
Alkizarren artean ahoz-aho dabil "Herri txiki, infernu handi" telebista saio. ETB1eko lantaldeak oilategia aztoratu du, herrian ez da beste konturik! Azkeneko asteotan hainbat alkizar elkarrizketatu dituzte eta datorren ostegunean, ekainaren 18an, solasaldietako batzuk ikusteko aukera izango dugu. Gainera, Alkizan egingo duten ekitaldian,Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi telebista aurkezleen bakarrizketak eta Sebastian Lizasoren bertsoak ere ez dira faltako.
Emanaldia herriko plazan edota elizan eskainiko dute, eguraldiaren arabera. COVID 19-aren ondorioz aforoa mugatua da eta beharrezko izango da aurretik gonbidapena hartzea. Hauek udaletxean hartu daitezke udal-bulegoaren ordutegian. Gonbidapenak 16 urtetik gorako alkizarrentzako izango dira, izan ere, haurrek ezingo dute ikuskizunean parte hartu. Emanaldia gaueko 21:30ean hasiko da eta ordu eta erdi inguruko iraupena izatea aurreikusten da.
Alkizan grabatuko duten saioa ETB1n ikusgai izango da ekainaren 28an.
"HERRI TXIKI, INFERNU HANDI" GRABATZEKO PLAZA AUTOENTZAT ITXITA EGONGO DA
Telebista saioa arriskurik gabe grabatu ahal izateko, plazan autoen zirkulazioari itxita egongo da 15:00tatik 24:00tara. Gainera, aparkatutako autoak plazatik atera beharko dira 15:00ak baino lehen. Autoa plazan aparkatzen duten bizilagunek udaletxe atzeko gunean aparkatu ahal izango dute egun horretan. Gainerako herritarrei kanposantuko aparkalekua usatzeko eskatzen zaie.
Barkatu eragozpenak.
