Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

ALKIZARRAK "RETRATO NOMADA" PROIEKTUKO PROTAGONISTETAKO BATZUK IZANGO DIRA

Eli Garmendia eta Carlos Pericás argazkilariak, garai bateko argazkilariak bezalaxe, Gipuzkoako hainbat herritara joango dira herritarrei erretratuak atera eta argazki artxibo bat osatzeko. Alkizan izango dira urriaren 13tik 19ra bitartean.

2020·08·04


 
Eli Garmendia eta Carlos Pericás argazkilariak dira, ezohiko argazkilariak ordea. Bartzelonan hamabost urtez bizi ondoren, euren bizimodua errotik aldatzea erabaki zuten. Gauza materialekiko kateak apurtu eta slow mugimendura gerturatzea erabaki zuten, presarik gabe bizitzea. Hala, autokarabana txiki batean, 17 hilabetetan hamar mila kilometro baina gehiago egin dituzte batera eta bestera bidaiatuz. Argazki estudio ibiltari bihurtu dute euren bizitokia ere baden ibilgailua eta herriz-herri ibili dira erretratuak atera eta hamaika lagunen historiak eta istorioak ezagutuz.
Nomad Studiok gaur egun, erronka polit bat du esku artean: “Retrato Nomada: Gipuzkoa”. Garai bateko argazkilariek bezalaxe, Gipuzkoako hainbat herritara joan nahi dute herritarrei erretratuak atera eta argazki artxibo bat osatzeko. “Retrato Nomada: Gipuzkoa”, Gipuzkoako Foru Aldundiaren META! Diru laguntza eskuratzeko aurkeztu ziren proiektuen artean aukeratu izan zen.
Nomad Studiok “Retrato Nómada: Gipuzkoa” hainbat herri txikitan burutuko du, besteak beste Alkizan. Dena ondo bidean, urriaren 13tik 19ra bitartean Alkizan izango dira Eli eta Carlos. Aurretik, baina, euren proiektua azaltzera etorriko zaizkigu. Abuztuaren 25ean hasiko dute herriz-herriko abentura eta bezperan, abuztuaren 24an, Alkizara etorriko dira. Ez galdu pertsonak, herriak eta argazkiak uztartzen dituen ekimen eder hau ezagutzeko aukera.
 
 
 
 

Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan