Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Web edukia bistaratu

COVID mapa

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.

Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

ALKIZAZ ETA ALKIZARREZ MINTZO DA SORMENAREN KABIA 2020

Idoia Unzurrunzaga Llach argazkilariak eta Maria Andres Sanz dantzariak jendaurrean aurkeztu dute Alkizako Sormenaren Kabian egindako lana

2020·12·19


Idoia Unzurrunzaga Llach argazkilariak eta Maria Andres Sanz dantzariak jendaurrean aurkeztu dute Alkizako Sormenaren Kabian egindako lana. Artistak iraila eta azaroa bitartean herrian izan dira eta Unai Sorarrain bideogile alkizarra bidelagun izan dute. Aurkezpenean Sorarrainek egindako bideoak ikusteko aukera izan da eta sortzaileek egonaldia nola bizi izan duten azaldu dute.

Alkizako Udalak, herriko eragileekin batera sortu zuen Sormenaren Kabia beka 2018an. Hirugarren ekitaldia testuinguru erabat ezohikoan gauzatu da, baina pandemiak mundua hankaz gora jarri badu ere, aurten ere iritsi da sormenak emandako uzta biltzeko garaia. Antolatzaileek ilusioz eta pozik aurkeztu dituzte aurtengo deialdiko emaitzak. Artistak zein herritarrak, ikusminez eta irrikatsu gerturatu dira Fagus Alkiza interpretazio zentrora.

Bizi dugun osasun egoerak baldintzaturik, nahi baino ekitaldi xume eta murritzagoa izan da aurtengoa. Jendaurreko aurkezpena Fagus Alkiza interpretazio zentroan egin da eta beka irabazi duten artistez gainera, bertan izan dira aurtengo epaimahaikideak ere. Hala nola: Koldobika Jauregi Zinkunegi, eskultorea; Nagore Legarreta Alcelay, argazkilaria eta Xabier Artola Zubillaga, informatikan doktorea eta argazkilaria.

Aurkezpenak egin ondoren Unai Sorrarainen bideoak ikusteko garaia izan da. Alkizarrak egindako ikus-entzunezkoek aretora bertaratutakoen txalo zaparrada eragin du. Bideogileak maisuki laburbildu du Unzurrunzaga zein Andresen lana. Mimo handiz aukeratutako irudi eta musikekin bideo ikusgarriak ondu ditu Sorarrainek.

Bi artistek, hunkituta, herritarren parte-harzea eskertu nahi izan dute. Maria Andresek Sormenaren Kabian aurkitu duen gertutasuna azpimarratu nahi izan du: “Beka honetan gustatu zaidana da jendearekin egindako erlazioak oso estuak direla, mundu guztia zegoen prest proiektuan laguntzeko. Zerbait behar banuen, jendea hor neukan. Nahiz eta ez izan sekulako azpiegiturak, Sormenaren Kabiak duena eskaintzen du maitasunez eta, niri hori oso berezia egiten zait. Hori topatzea zaila da gaur egun”

 Unzurrunzagak alkizarren inplikazioa eskertzeaz gainera, hiru astez bere egunerokoa albo batera utzi eta Alkizan erabat murgildu dela kontatu du: “Nik jendea animatuko nuke hiru asteko inmersioan murgiltzera. Zure etxetik at, beste nonbaiten kokatuaz, hemengo erritmoa, jendea, soinuak eta… beste norabait transportatzen zaitu egoerak, beste pertzepzio batzuk jasotzen dira. Hori, berez, oso interesgarria da sorkuntza prozesu baterako”.

 

SORMENAREN KABIA 2020. BEKA IRABAZI DUTEN ARTISTAK

 

Idoia Unzurrunzaga Arte Ederretan lizentziaduna da eta ikus-entzunezkoan espezializaturik dago. Eskola ezberdinetan argazkigintza ikasle izan ondoren, arkitektura, makro eta erretratu argazkilari profesional bezala dihardu. Hainbat enpresekin kolaborazioak egiten ditu eta bere argazkietan oinarrituz produktuak diseinatzen ditu.

Alkizarrek bere ingurunearekin zer nolako harremana duten aztertu nahi izan du donostiarrak. Horretarako, egonaldian zehar, Alkizako bost auzoetan bizi diren hainbat bizilagunekin ibilbideak egin ditu. Hernio mendiaren magaleko paraje ederrak eta alkizarren ohitura eta pasarteak ezagutu ditu Unzurrunzagak. Herritarren ahotsek, naturaren soinuek eta parajeen edertasuna islatzen duten argazkiek osatuko dute bere lana. Datozen asteetan Alkizako parajeetan barna bisita birtuala egiteko moduan izango gara.

Artista bisuala, koreografoa, aktorea eta ikertzailea da Maria Andres. Dantza Garaikidean eta Arte Ederretan lizentziaduna da eta egun Euskal Herriko Unibertsitatean ikerketak egiten ari da. Bakar Bat izeneko proiektuari esker, SORMENAREN KABIA beka eskuratu du bizkaitarrak.

Hiriko zurrunbiloarekin gogaiturik, Alkizako parajeetako giro baketsuaren bila etorri da Maria Andres. Bakardadeaz gogoeta egin du, bai bakarrik, baita herritarrekin batera ere. Hainbat grabazio egin ditu alkizarrekin batera eta amaieran, bildutako osagaiekin dantza pieza bat osatuko du.

Gainera, Bakar Bat dantza-pieza sortzeko prozesuak aparteko beste proiektu bat garatzeko bidea ere eman dio. Ione Iruretagoiena diseinatzailearen laguntza izan du abentura berri horretan. Diseinatzaileak ere ez du aurkezpena galdu nahi izan eta bertan izan da.

 

Hona hemen Sormenaren Kabia beka irabazi duten bi artisten lana laburbiltzen duten bideoak:

IDOIA UNZURRUNZAGA:

https://www.youtube.com/watch?v=txph_UvuNQ8&feature=youtu.be

MARIA ANDRES:

https://www.youtube.com/watch?v=ogmElR_4jA8&feature=youtu.be

 

BIDEOGILEA: Unai Sorarrain


Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan