Edukira joan

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

 
Eduki publikatzailea
Atzealdea

ARIMEN GAUEKO KONTUAK

"Ameli eta Xirrikituen jostunek" ipuin kontalariek Arimen Gaueko ipuinak kontatuko dituzte urriaren 28an.

2021·10·18


 

Gure artean geroz eta ezagunagoa da Halloween jaia. Ameriketatik iritsi zaigun ospakizuna dela uste badugu ere, Arimen Gaua ospatzeko ohitura aspaldiko tradizioa da Euskal Herrian, eta funtsean, ez dago film amerikarretan ikusten dugunetik oso urrun. Izan ere,  herri guztietan antzeko ohitura baitzuten: mutil eta neska gazteek, izara batekin mozorrotuta, baserrietako kalabazak lapurtzen zituzten. Barrenak hustu eta begi, sudur eta aho zuloak egin ostean barruan kandela bana sartzen zuten. Hauen bidez jendea ikaratzen zuten. 

 

"Ameli eta Xirrikituen jostunek" ipuin kontalariek Arimen Gaueko ipuinak kontatuko dituzte urriaren 28an. 

AMELI ETA XIRRIKITUEN JOSTUNEK

 

"Egunero milaka pertsona berri etortzen dira mundura, eta beste hainbeste joan egiten dira. Joaten diren batzuk horrenbeste maite dute mundua, bertan uzten dutela haien zatitxo bat: objektu batean, istorio batean, argazki batean… zorionez, guk horietako batzuk ditugu eta gordetzen duten istorioa zuekin elkar banatu nahi dugu."

 

IPUIN KONTAKETA

Noiz: urriak 28, osteguna. 

Non: kultur etxeko salto-gelan

Ordutegia: LH1 arteko haurrak, 17:00-17:30/ LH2-tik gorako haurrak 18:00-19:00

Ez da aurrez izenik eman behar 

 


Web edukia bistaratu

COVID mapa

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.

Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan