Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

AUTODEFENTSA FEMINISTA LANTEGIAK ALKIZAN

Emakumeek indarkeriarekiko dituzten bizipenak konpartitu eta eraso sexisten aurrean erantzun egoki bat ematen ikasteko lantegiak eskainiko ditu Emagin Elkarteak martxoan.

2020·02·11


Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Autodefentsa Feminista lantegiak eskainiko ditu Emagin Elkarteak Alkizan.

 

Emagin, pentsamendu kritiko feminista sustatzen duen elkartea da. Jendarte eraldaketaren alde lan egiten du eta horretarako prozedura feministak erabiltzen ditu euren oinarrizko lan esparruetan: Formakuntza, Ikerketa, Dokumentazioa eta Ekoizpena.

Emaginen hitzetan Autodefentsa Feminista "emakumeengandik eta emakumeentzako egina da" , "emakume izateagatik pairatzen dugun zapalkuntzari erantzun eta botere harreman horiek salatze eta apurtze aldera, emakume bezala geure egiten dugun jarrera aktibo eta iraultzailea da. Ezarritako ordena sozial patriarkalari aurre egiteko jarrera da". 

Martxoaren 8ko ekitaldien baitan, Autodefentsa Feminista Lantegiak eskainiko ditu Emaginek Alkizan. Guztira, launa orduko hiru saio izango dira: martxoaren 7, 14 eta 21an; goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00tara. Tailerrak doakoak izango dira, baina, aurretik izena eman behar da gutxieneko taldea (8 emakumek izena eman behar dute gutxienez) osatuko dela ziurtatzeko. 

Autodefentsa Feminista lantegien helburua

Batetik, emakumeek indarkeriarekiko dituzten bizipenak konpartitu eta elkar entzuteko saioak izango dira. Beldur eta emozio ezberdinei buruz lasai solasteko parada eskainiko dute tailer hauek. 

Bestetik, indarkeria zer den eta eraso ezberdinak identifikatzen ikasiko dute parte-hartzaileek. Azkenik, erasoen aurrean zer egin, nola erantzun aztertuko dute. 

Emaginek erabiliko duen metodologia

Erabiliko duten metodoa dinamikoa izango da. Autodefentsari ekiteko ezinbestekoa da taldean konfiantza garatzea, taldean eta parte hartzen duten kideen artean, beraz, ezinbestean konfiantzazko ariketen bidez hasiko dute saioa.

Gorputzetik abituko dira eta euren gorputzetan indarkeriak izan duen isla aztertzeko taldekako dinamikaka landuko dituzte., hausnarketarako baliagarriak izango diren ariketak.

Kide guztiek premiak eta erritmoak aintzat hartuko dituzte denak eroso sentitu daitezen.

Izena emateko

Lantegiak dohainik eskainiko badira ere, aldez aurretik izena eman behar da. Horretarako, kultura@alkiza.eus helbidera mezu bat bidali dezake interesa duenak edota 688 604 466 zenbakira deitu dezake.

Otsailaren 28a izango da izena emateko azken eguna, k

 


Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan