Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRA ALKIZAN

Emagin Elkarteak eskainiko du tailerra azaroaren 21ean

2020·11·02


 

Autofentsa feminista tailerra bizipenak partekatzeko gune bat da, erasoak eta indarkeriaren aurpegi guztiak identifikatzen ikasi ahal dira bertan, eta bitartekoak bilatuko dira aurre egiteko, eta, aldi berean, estrategietan sakonduko da errotik ateratzeko. 

EMAGIN Elkarteko kideak arduratuko dira tailerra emateaz. Hona hemen, Emaginen hitzetan, Autodefentsa feminista zer den. 

Zergatik DEFENTSA: egunero jasaten ditugun eraso sexisten aurrean erantzun
bat emateko!

makumeon kontrako indarkeria emakumeok kontrolpean eta menpeko
mantentzeko sistema patriarkarraren metodoa da. Sexuaren araberako
harremanak betikotzen ditu, gizonei boterea emanaz eta emakumeoi rol pasibo,
sentibera, sakrifikatu eta ahula esleituz. Emakumeon kontrako indarkeriaz
dihardugunean, telebistan aipatzen diren emakumeen erailketa edo bortxaketak
etortzen zaizkigu gogora. Adibide bortitzok izebergaren punta baino ez dira, izan
ere, indarkeria matxistak hain nabarmenak ez diren eta sotilagoak diren moduak
ere baditu menpekotasunak bere horretan irauteko. Neska-laguna/emaztea
uneoro non eta norekin dagoen jakin nahi izatea, zein arropa edo norekin ibili
behar duen esatea, debekuak, edota itxuragatik edo emakume izate hutsagatik
iraintzea, kasu. Jaiotzen garen unetik sozializazio esparru ezberdinetatik (ikastetxea,
aisialdia, familia, komunikabideak…) emakume izateko hezten gaituzte
arestian aipatutako rol-ak gure nortasunean atxikiz. Prozesu horretan gakoetako
bat BELDURRA da: txikitatik erakusten digute emakume bezala beldurra sentitzen;
kalean bakarrik edota ilunpean gaudelako esaterako. Ikararen bitartez gure
gaitasunekiko kontrola galtzen dugu, gure autonomia mugatzen delarik. Transmitituriko
beldur sozial horren bidez kontrolpean mantendu nahi gaituzte, gizaki
PASIBOAK bihurtuz eta gure buruekiko konfidantza galduz.
Zergatik AUTO: ez dugulako sasi-salbatzilerik behar, gu geu gai gareako!
nstituzioetatik, emakume pasiboen ideia indartuz biktimaren paperean
kokatzen gaituzte eta babes beharrean dauden gaixoak baikina tratatzen
dute gaia politika paternalisten bitartez: babesten ez gaituzten zuzenbide sistema
eta lege antzuekin, kontrol sozialerako baliatzen dituzten kamara eta poliziekin
eta zenbakietara mugatzen diren hauteskunde kanpainekin.
“Auto” horrek indibidualtasunari baino gehiago, emakume guztiok osatzen dugun
kolektiboari egiten dio erreferentzia: geuri! Emakume bat erasotzen dutenean,
emakume guztion aurkako erasoa delako!
Zergatik FEMINISTA: balio justuagoetan oinarritutako harremanak lantzen
dituelako!

makumeonganako indarkeriaren jatorria sexuaren arabera ezartzen diren
botere harremanak direnez, honi aurre egiteko gakoak eskaini eta harreman
eredu berriak aldarrikatzen dituen jarrera politikoa feminismoa delako.
Autodefentsa Feminista: emakumeengandik eta emakumeentzako egina da.
Emakumeon zapalkuntza eta bizi dugun indarkeria, ondoren azaltzen den
testuinguru jakin batean kokatu eta egiturazkoa dela azpimarratzen du, erasoei
eta erantzunei izaera politikoa aitortzen die, sistema patriarkarra erantzule gisa
seinalatuz. Sistema kapitalistan bezala, sistema patriarkarrean bizitzean ere
berau erreproduzitzeko joera dago. Hori dela eta, gure ingurune hurbilean
(etxean, harreman sexual nahiz afektiboetan, kolektiboetan…) ere jarrera sexistak
ematen direla kontutan hartu behar dugu. Izan ere, hurbilekoak izanagatik gehiago
kostatzen zaigu jarrera sexistak identifikatu eta onartzea, sarritan, erantzunaren
zilegitasuna bera ezbaian jarriz. Beraz, emakume izateagatik pairatzen dugun
zapalkuntzari erantzun eta botere harreman horiek salatze eta apurtze aldera,
emakume bezala geure egiten dugun jarrera aktibo eta iraultzailea da Autodefentsa
Feminista. Ezarritako ordena sozial patriarkarrari aurre egiteko jarrera da. 

 

AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRA

Noiz: azaroak 21, larunbata

Non: Alkizako kultur etxean

Ordutegia: 10:30-14:00 eta 15:00-16:30

Dohain da, baina izena eman behar da: kultura@alkiza.eus edo whatsappa 688 604 466 zenbakira bidalita. 

Izena emateko epea: azaroak 13, ostirala. 


Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan