Edukira joan

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

 
Eduki publikatzailea
Atzealdea

AZAROAK 25: EMAKUMEENGANAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO EGUNA. ALKIZAKO UDALAREN ADIERAZPENA

Alkizako Udalak herritarrei dei egiten die azaroaren 25ean bat egin dezaten emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela-eta eskualdean deitutako mobilizazioekin.

2021·11·25


 

Azaroaren 25a emakumeenganako indarkeria desagerrarazteko eguna dugu. Indarkeria zuzenean emakumeengan erabiltzen da, baina baita haien gertuko pertsona maitatuenengan ere, min handiagoa sortzeko modu gisa. Kalkuluen arabera, bikotekideen edo bikotekide ohien eskutik indarkeria jasaten duten EAEko hamar emakumetik seik seme-alaba adingabeak dituzte, eta horiek ere biktima bihurtzen dira.

Indarkeria bikarioa esaten zaio emakumeari, hirugarren pertsonak baliatuz, kalte psikologiko handiena eta larriena eragiteko egiten zaion indarkeria motari, zeinak ankerkeria-maila gorena lortzen duen haien erailketarekin (seme-alabak, ama, aita, egungo bikotekidea, etab.). Istanbulgo Hitzarmenean ezarritakoa aplikatuz, kasu horiek ere genero-indarkeriaren parte gisa ulertzen dira, seme-alabei egindako kalteak erasotzaileek emakumeei tratu txarrak transmititzeko tresna bihurtzen diren heinean.

Erakundeok indarkeria horri aurre egiteko erantzukizuna dugu, horregatik, Alkizako Udalak honako konpromiso hauek hartu nahi ditu:

  1. Indarkeria matxistaren biktima diren adingabeak hautematen eta esku-hartze goiztiarra egiten laguntzea, udal-zerbitzuen bidez, beste eragile batzuekin lankidetzan (hezkuntza-, osasun- eta polizia-agenteak, etab.), eta emakumeek beren ardurapean dituzten adingabeekin eta kaltetutako beste pertsona batzuekin behar dituzten beharrei eta baldintzei erantzutea
  2. Indarkeria matxistaren biktima diren adingabeak babesteko eta esku hartzeko prozesuak hobetzea, beren eskumenen esparruan.
  3. Toki-administrazioko langileak berdintasunari buruzko prestakuntza jaso dezaten bultzatzea
  4. Genero-berdintasunean oinarritutako gizarte bat eraikitzeko lan egitea herriko eragileekin elkarlanean.

 

Bide batez, herritarrei gogorarazi nahi diegu indarkeriaren biktimei laguntzeko baliabideen sarea eskuragarri dagoela, besteak beste,

  • Genero-indakeria sufritzen duten emakuak artatzeko Jaurlaritzaren telefono zenbakia: 900 840 111.
  • ZEUK ESAN (116 111) haur eta nerabeentzako telefono eta online orientazio-, aholkularitza- eta informazio-zerbitzua.

Era berean, herritarrei dei egiten diegu azaroaren 25ean bat egin dezaten emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela-eta eskualdean deitutako mobilizazioekin.

 


Web edukia bistaratu

COVID mapa

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.

Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan