Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

AZKENEKO OSOKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

Alkizako udalak urriaren 15ean eginiko Osoko Bilkuran hartutako erabakiak:

2019·10·16


Alkizako udalak urriaren 15ean eginiko Osoko Bilkuran honoko erabakiak hartu ditu:

  1. 2020 urrerako udal tributuak, tasak eta prezio publikoak onartu ditu. Onartutako aldaketarik nabarmenena izan da eguzki-plakak jartzeagatik emaniko hobariaren iraupena mugatzea izan da eta instalazioa egin eta lehen 10 urtetan bakarrik aplikagarria izango da hobaria.

  2. Espainiako Auzitegi Gorenak 20907/2017 Auzi Bereziari buruz, hots, Kataluniako prozesu subiranistari kontrako auziari buruz, urriaren 14an eman duen epaia dela eta mozio bat onartu da honokoa adieraziz:

  1. ‘Gure elkartasunik zintzoena adierazten diegu kondenatuei eta beren familiei uste baitugu epaia neurrigabekoa dela.

  2. Auzitegiak epaia egiteko momentuan desobedientzia zibila sedizio bihurtzeko unean baliatu dituen argudioek, hala nola, ‘desobediencia tumultuosa, colectiva y acompañada de resistencia y fuerza’ edo ‘El derecho a la protesta no puede mutar en un exótico derecho al impedimento físico a los agentes de autoridad a dar cumplimiento a un mandato judicial’, herritarren oinarrizko eskubide demokratikoak eta zibilak arriskuan jartzen dituztela uste dugu.

  3. Kataluniako auziaren konponbidea soil-soilik politikoa da eta ez judiziala. Auzi politikoak bideratzeko legeak ez du kortse aldaezina izan behar. Elkarrizketa zintzoa eta herritarrei erabakitzeko eskubidea ematea da horrelako auzia biratzeko modurik eraginkorrenak, Quebec-eko eta Eskoziako adibideak lekuko.


Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan