Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

BADATOZ SAN MARTIN JAIAK!

1
Azaroaren 8tik 10era bitartean San Martin Jaiak ospatuko dira Alkizan.

2019·10·29


Udazkeneko jai kuttunak dira San Martinak Alkizan. Herriko Beleburupe Guraso Elkarteak eta Jai Batzordeak, Udalarekin batera, herritar guztiak aintzat hartuz, egitarau zabala antolatu du aurtengorako ere. 

San Martin Jaietako lehen egunean, azaroaren 8an, haurrak izango dira protagonista nagusiak. Haur jolasak eta umeen pintxo lehiaketa egingo dira besteak beste. Larunbat goizean berriz, herriko neska-mutilek historiaurreko gizakiak nola bizi ziren ezagutzeko aukera izango dute. Jesus Tapia, Aranzadi Elkarteko Historiaurreko Saileko arkeologoa da eta berak sua nola egiten zuten eta nola ehizatzen zuten irakatsiko die haurrei. 

Aspaldiko ohitura onei eutsi egin behar zaienez, larunbat goizean lau térdiko finala jokatuko da. Iluntzean berriz, herri afaria egingo da Alkizako Herri Ostatua. Ondoren, Kontzertu akustikoa eskainiko dute Maider Zabalegik, Urbil Artolak eta Gorka Urrak. 

San Martin Jaiak amaitu aurretik, hamaiketakoa egingo da Herriko Ostatuan eta, arratsaldean,  Eskoba Txapelketa jokatuko da. 

Alkizako Udalaren atari honetan bertan duzue San Martin Jaietako egitarau osoa. Ondo pasa!

 

 

 

 

1

Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu

 

 

Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan