ESKU HARRIAK: OTEIZAREN (H)ARIA
2021·08·06
2019ko Sormenaren Kabia Beketako bat irabazi zuen MugMus Laborategiko Beñat Ralla Yusta , Jone Amezaga del Frago eta Ioritz Galarraga Capdequiren proposamenak.
MugMus Laborategiak 2015ean hasi zuen bere ibilbidea “Esku Harriak: Oteizaren (h)aria” lanarekin. Alkizako egonaldian, berriz, “GARAIZ: 60 t.m.” obra berrirako lehen haziak erein zituzten.
MugMus taldeko kideak Alkizan izango dira Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide aberatsean jorratutako iruditeri anitzaren berrirakurketa propio bat egiteko.
Mugimenduei eta musikari esker, hamaika elementuri keinu egingo diete: harrespila (cromlech-a), hutsunea, espazioaren trataera mamitsu eta moldagarria, desokupazioa, eskultura, “Laboratorio de Tizas” delako bilduma, musika seriala eta konkretua, bertsolaria, txalaparta, Ez Dok Hamaihiru, hitza, haurra eta abar.
Mugimenduaren (dantza), musikaren, eskulturaren, hitzaren, hotsen, espazioaren trataeraren… harilkatze fin baten bitartez ikusleak oharkabean aipaturiko elementu horietatik guztietatik bidaiatu du MugMus Laborategiak eginiko irakurketa propio honen bitartez.
Esku Harriak: Oteizaren (h)aria
Zuzendari Artistikoa: Beñat Ralla Yusta
Dantzariak: Jone Amezaga del Frago eta Ioritz Galarraga Capdequi
Musika eta musikariak: Iñar Sastre Lopetegi eta Beñat Ralla Yusta
Kanpo begirada: Eneko Balerdi Eizmendi
Testuak: Amets Arzallus Antia
Bertsoak: Xalbador (Fernando Aire Etxart)
Eszenografia: Beñat Ralla Yusta
Argiztapen diseinua: Arantza Flores Bengoetxea
Irudiak eta edizioa: Inge Mendioroz Ibañez eta Marta Marquet
—
Iraupena: 45 min.
Ikuslegoa: publiko guztiak