Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

ETXEALDITIK EUSKARALDIRA

Aste honetan hasi da Etxealditik Euskaraldira ekimena, konfinamendu egoera baliatuta etxeko hizkuntza ohituretan eragiteko helburuarekin.

2020·04·21


Aste honetan hasi da  Etxealditik Euskaraldira ekimena, konfinamendu egoera baliatuta etxeko hizkuntza ohituretan eragiteko helburuarekin.

 

Udalerri euskaldunetan ere herrietako erabilera datuen eta etxeko erabileraren datuen artean aldea dago, eta jorratu beharreko arloa da, batez ere haur eta gazteengan ispilu eta ohitura bihurtzen delako etxeko hizkuntza. Hori oso arriskutsua da hizkuntzaren normalizazioaren ikuspegitik, noski. Horrek eragin handia baitu haurrengan eta gazteengan, bereziki.

 

Alkizan, euskararen ezagutza %88,7koa da, erabilera, ordea, %75,7koa.
Hor nola eragin daitekeen argi dago: euskaraz hitz eginez eta euskara lehenetsiz, baita eguneroko hamaika kontutan ere: hedabideetan, kultur kontsumoan, kirola egiterakoan, jolasean eta abar.

 

Etxealdian gaudela baliatuz, Euskaraldiak ekimen berezia jarri du martxan: Etxealditik Euskaraldira.  Etxean euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko xedea du.

Alkizako Udalak bat egin du ekimenarekin eta parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Herritarrekin harremanetan jartzeko dutugun bideak erabiliko ditugu, dagokionean beharrezko informazioa igortzeko.

Informazio guztia eskura duzue www.euskaraldia.eus atarian.


Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan