Edukira joan

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

 
Eduki publikatzailea
Atzealdea

EUSKARA ZORROZTEKO IKASTAROAK

Alkizako Udalak UEMArekin elkarlanean 2021-2022 ikasturtean euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko ditu.

2021·09·13


Alkizako Udalak UEMArekin elkarlanean 2021-2022 ikasturtean euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko dituela jakinarazi nahi dizu.

 

Gurea bezalako herri euskaldunetan, euskara jakiteak duen garrantzia kontuan hartuta, beste urte batez ahalegin berezia egin nahi izan dugu euskara ikasteko edo hobetzeko (alfabetatzeko…) pausoa ematera animatu zaitezten.

 

Behe, erdi eta goi mailako euskara ikastaroen eskaintza egingo da, eta izena ematen duzuenon artean, ordutegiak eta mailak kontuan hartuta, taldeak sortzeko aukera aztertuko da. Alkizan bertan talderik sortzen ez bada, euskara ikasi nahi dutenek inguruko herrietako taldeetan klaseak jasotzeko aukera aztertuko da. Herritar horiei garraioa errazteko moduak ere aztertuko dira.

Alkizan talderik sortzen ez bada eta euskara ikasi duenak beste herri batera joan nahi ez badu edo horretarako modurik ez badu, aurreko urteetan bezala, Ixiar Irulegi herritarak euskarako klaseak ematen jarraituko du.

 

Taldea sortzeko gutxieneko kopurura iritsiz gero, ikastaroak herrian bertan eskainiko dira. Urtero bezala, herrian sortzen diren ikastaro guztiak udalak diruz lagunduko ditu.

 

Matrikula epea:  irailaren 20ra arte luzatuko da. Izena emandako guztiekin harremanetan jarriko gara epea amaitu eta egun gutxira.

 

Informazio gehiagorako deitu lasai edo hurbildu udalera.

Alkizako Udalak Alkizako euskararen normalizazioan, guztiokin batera, urratsak ematera gonbidatzen zaitu. Bide batez, eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Ixiar Irulegiri euskararen normalizaioaren alde egiten ari den lanagatik.

Animatu eta ikasi euskaraz!

 

Izena emateko orria: /documents/167075/0/Euskaltegien+aurrematrikula+formularioak.pdf/abdf680f-1f66-27a7-1f26-f93bc5e0bd3e


Web edukia bistaratu

COVID mapa

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.

Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan