Edukira joan

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Web edukia bistaratu

COVID mapa

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.

Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

FAGUS ALKIZA INTERPRETAZIO ZENTROAK BAT EGIN DU EUSKADIKO TURISMOAREN KODE ETIKOAREKIN

Kode hau sinatzerakoan, eragile turistikoek bertako kultura eta tradizioa eta ondare kulturalaren errespetua eta zaintza onartzen dute.

2021·04·06


Euskadiko eragile turistiko guztiek beren egunerokoan erantzukizuna eta jasangarritasuna integratu ditzaten, funtsezko printzipio batzuk biltzen ditu Kode Etikoak. Turismoaren Mundu Erakundearen (TME) Munduko Kode Etikoan oinarrituta garatu du, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak.

Euskadiko Kode etikoa 8 printzipio hauetan oinarritzen da:

 

  1. Turistak ulertzen eta errespetatzen laguntzea
  2. Berdintasuna, gizarteratzea eta aniztasunarekiko tolerantzia
  3. Jasangarritasuna
  4. Bertako tradizioaren eta kulturaren sustapena
  5. Gizateriaren kultur ondarea zaindu
  6. Bikaintasuna eta profesionaltasuna.
  7. Pertsonen eskubideak errespetatzea
  8. Sektoreko langile eta enpresariekiko tratu egokia

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak, Turismoaren Munduko Erakundeak garatutako Munduko Kode Etikoaren printzipioak onartu ditu, baita Nazio Batuetako 2030 Agendaren Garapen Jasangarriaren helburuak ere; hauetaz gain, euskal berezitasunak eta gure kulturaren ezaugarri propioak erantsi dira.

Kode hau sinatzerakoan, eragile turistikoek bertako kultura eta tradizioa eta ondare kulturalaren errespetua eta zaintza onartzen dute, bertako komunitateek turismo-jarduerekin bat egin dezaten eta onura ekonomikoak, sozialak eta kulturalak, enplegua bereziki, har ditzaten pizgarriekin batera joango delarik.

Informazio gehiago hemen: https://basquetour.eus/turismo-euskadi-kode-etikoa.htm

 


Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan