Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

HERNIO-GAZUMEKO HEGAZTIAK EZAGUTZEKO GOIZ PASA EDERRA ALKIZAN

Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak Herniio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremuan bizi diren hegaztiak ezagutzeko irteera antolatu du

2019·07·12


Hernio mendiaren harkaizti ikusgarrien gainean hegan ikusi ohi ditugu sai arrea zein sai zuri ere. Hegazti sarraskijaleak dira biak eta inguru honetan babestuta dauden animalia espezietako batzuk dira. Fagus Alkiza interpretazioa zentroak Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremuan  ikus daitezkeen hegaztiak ezagutzeko bisita gidatua antolatu du. Mendi inguru hau ederki ezagutzen duen Jabier Vazquez basozaina izango da gidaria.

Ibilaldia utailaren 20an izango da, larunbatean, Alkizako plazatik abiatuta. Goizeko 10:00etan izango da irteera ordua eta bi ordu eta erdi inguruko iraupena izango du irteerak. Adin guztietako pertsonek egiteko moduko irteera izango bada ere, komeni da mendian ibiltzera ohituta egotea, zailtasun maila ertaineko ibilbidea egingo baitugu.

Bisitan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute kultura@alkiza.eus helbidera mezua bidalita.

Alkizarrentzako eta 12 urtera arteko gazteentzako doakoa izango da irteera, eta gainerakoek 4 euro ordaindu beharko dute.


Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu

 

 

Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan