HERRIAREN ETORKIZUNAZ GOGOETA
2022·04·20
Udalak herritarren parte hartze prozesu bat jarri du abian alkizarren iritziak biltzeko eta horren bidez 2030 bitartean Alkizak herri gisa landu beharko lituzkeen lan-ildoak definitu ahal izateko.
Prozesuak bi urrats nagusi dauzka. Lehenengoa zuei galdetegi bat partituko zaizue zuon iritziak eta kezka biltzeko helburuarekin. Bigarrenean, galdetegi horren erantzunak jaso ondoren herritarrekin bilerak antolatuko dira erantzunak landu eta bateratzeko. Taldeak adinaren eta interesen arabera antolatuko dira.
Galdetegia 16 urtetik gorako alkizar guztiei banatuko zaie. Denek daukazue erantzuteko aukera. Bi maneratan banatuko dugu galdetegia.
Batetik, internet bidez erantzun ahal izango da esteka honetan:https://forms.gle/patBbJCyriaSvWg76.
Bestetik, paperean ere erantzun ahal izango da. Paperezko galdetegia herriko buzoietan banatuko da edo udaletxeko bulegoetan jasoahal izango da. Betetako galdetegiak udaletxearen buzoian sartu beharko dira. Erantzunak jasotzeko atzen eguna maiatzaren 1ean, igandearekin izango da.
Zuen erantzunak inportanteak dira, zuen kezkak eta iritziak jaso nahi ditugu gure herriaren etorkizuna guztien artean landu ahal izateko. Hortaz, galdetegia erantzutea eta konbokatuko diren bileretan parte hartzea zinez eskertuko dizuegu.
Galdetegia: /documents/167075/0/GALDETEGIA.pdf/6d9b9d7b-bfa2-e805-50d8-0f8c75e133f1