Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

JABOI NATURALAK EGITEKO LANTEGIA ALKIZAN

Jaboiaren jatorria ezagutzeaz gainera, jaboi mota desberdinak egiteko aukera ere izango da lantegian.

2019·10·15


Sendabelarren erabilera desberdinak ezagutzeko egindako lantegiak izandako arrakasta ikusita, jaboi naturalak egiteko tailerra eskainiko du orain Osabi Naturala enpresako Bidatz Sasiainek.

Xaboiaren sorrera nondik datorren azaltzeaz gainera, hau egiteko prozesua zein den erakutsiko die lantegian parte hartuko duten lagunei. Hala, erabilitako olio zikina berrerabiliz, xaboia egiteko prozesuan parte hartzen duten osagai desberdinak ezagutzeko aukera izango da tailerrean.

Lantegian parte hartzen duten kideek, oinarrizko informazioa bilduko duen txosten bat jasoko dute eta gainera, xaboi mota desberdinak egiten ikasiko dute. 

Jaboi naturalak egiteko lantegia urriaren 26an egingo da Alkizan. Gutxi gora behera, lau orduko saioa izango da eta, ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Plaza kopurua mugatua denez, alkizarrek lehentasuna izango dute. 

JABOI NATURALAK EGITEKO LANTEGIA

Noiz: azaroaren 16an, larunbata. Goizeko 09:30etatik 13:30etara.

Non: Alkizako kultur etxean.

Prezioa: 23€

Gutxieneko taldea: 10 lagunekoa.

Gehieneko kopurua: 15 laguneko.

Izena emateko epea: azaroak 8.

Izena emateko: deitu 688 604 466 zenbakira edo idatzi kultura@alkiza.eus helbidera


Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu

 

 

Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan