Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

KORONABIRUSA DELA-ETA SORTU DEN EGOERAREN AURREAN UDALAREN JAKINARAZPENA

Koronabirusaren pandemiak sortu duen egoerari aurre egiteko eta EUDELen aholkuei kasu eginez, zenbait erabaki hartu ditu Alkizako udal-gobernuak.

2020·03·13


/documents/167075/0/JAKINARAZPENA.pdf/8443c59e-91da-bd22-0c67-43e11806968f

Koronabirusaren pandemiak sortu duen egoerari aurre egiteko eta EUDELen aholkuei kasu  eginez, honako erabakiak hartu ditu Alkizako udal-gobernuak:

 

 

  • Aurreikusita zeuden kultur ekintza guztiak bertan behera geratuko dira behin-behinean. Dagokionean, herritarrei adostutako data berriak jakinaraziko zaizkizue.
  • Martxoaren13tik aurrera, eta kontrakoa jakinarazi bitartean, ezingo dira hurrengo udal azpiegiturak erabili:

 

  • Don Juanena eraikineko bilera-gelak, Jubilatuen Txokoa, ikasteko gela eta gimnansioa.
  • Erretore-etxeko liburutegia eta salto-gela.

 

  • Gainerako udal zerbitzuak, momentuz, lanean arituko dira. Edozein kasutan ere, ahal den neurrian, egin beharreko gestioak telefono edo e-mail bidez egitea eskatzen dizuegu herritarroi.
  • Bide batez, Aiztondoko Klasika txirrindularitza proba bertan behera geratu dela jakinarazten dizuegu.

 

Egoera honek martxoaren 30era bitartean irautea aurreikusten bada ere, baliteke salbuespen neurriek luzatu behar izatea. Edonola ere, sor daitezkeen aldaketen berri emango zaizue jakin ahala.

 

Azkenik, osasun-arduradunek eman dizkiguten aholkuak jarraitzea gomendatzen dizuegu. Egoeraren larritasuna ikusita, modu arduratsuan jokatzea ezinbestea dela uste dugulako, aipatutako neurriak hartu ditugu. Ulertuko duzuelakoan, mila esker.

JAKINARAZPENA (PDF)

 

/documents/167075/0/JAKINARAZPENA.pdf/8443c59e-91da-bd22-0c67-43e11806968f


Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan