Edukira joan

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

 
Eduki publikatzailea
Atzealdea

LARRIALDI BATEN AURREAN ZER EGIN BA AL DAKIZU?

Alkizako Udalak bihotz biriketako bizkortze (BBB) tekniketan trebatzeko bi eguneko ikastaroa antolatu du.

2021·11·11


Gaur egun, heriotzen erdia  gaisotasun kardiobaskularren ondorioz gertatzean da eta bihotz-biriken gelditze kasu baten aurrean, hamar lekukotatik bik baino  ez dute BBB teknika ezagutzen.

Bestalde, herri txiki gehienen kasuan, Oinarrizko Bizi euskarriko anbulatzia batek 10-15 minutu behar ditu bertara iristeko. Bihotz-biriketako geldialdi kasuetan, ordea, denbora oso garrantzitsua da, lehenengo minutuak hil ala bizikoak izan daitezke.

Gauzak horrela, herritarrek BBB teknikak ezagutzeko asmoz, ikastaroa antolatu du Alkizako Udalak. Medikuntza esparruko aditu talde bat, BBB teknikak ezagutzera emateko eta herritarrak trebatzeko ikastaroak ematen ari da hainbat herritan. Azaroaren 29an eta abenduaren 1ean Alkizan izango dira.

Ikastaroa burutzeko gutxieneko taldea osatu behar da eta izena emateko ezinbestekoa da bi egunetan parte hartzea. Lehentasuna alkizarrek badute ere, edonork parte hartu dezake. Ikastaroa doakoa da  alkizarrentzat (gainerakoek 5-€ ordaindu beharko dituzte) eta euskaraz eskainiko da.

 

BIHOTZ BIRIKETAKO BIZKORTZE TEKNIKETAN TREBATZEKO IKASTAROA

Egunak:

  • Azaroak 29, astelehena
  • Abenduak 1, asteazkena

Ordua: 18:00-20:00

Tokia: kultur etxea

Prezioa: alkizarrentzat doan. Gainerakoentzak 5-€

Izena emateko: kultura@alkiza.eus edo whatsappa 688 604 466


Web edukia bistaratu

COVID mapa

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.

Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan